Busti Zaitez egunarekin bat egingo du Fanderiako Udal Igerilekuak
Busti Zaitez eguna egingo dute etzidamu, hilaren 8an, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak deituta. Ekimena Euskal Autonomi Erkidegoko 78 hondartza eta igerilekuetan egiten dute, eta aurten, beste urte betez, Fanderiako Udal Igerilekuak ̶...
Busti Zaitez eguna egingo dute etzidamu, hilaren 8an, ADEMGI Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak deituta. Ekimena Euskal Autonomi Erkidegoko 78 hondartza eta igerilekuetan egiten dute, eta aurten, beste urte betez, Fanderiako Udal Igerilekuak “elkartasun ekintza” horrekin bat egingo duela jakinarazi du Errenteriako Udalak.
Busti Zaitez ekimenean, milaka lagunek hartzen dute parte, eta esklerosi anizkoitza duten lagunekin batera igeri egiten dute. Ekimenean parte hartu eta “bustitzen” diren guztiek, halaber, agiria jasotzen dutela jakinarazi du ADEMGIk, eta eguna bukatzean herri guztietan igeri egindako metroak batu egiten dituztela gaineratu du.

