Auto istripua izan da eguerdian Txirrita-Maleo industrialdean
Auto istripua
Auto istripua izan da gaur eguerdian Txirrita-Maleo industrialdean Beissier lantegiaren parean. Banaketa furgoneta bateko gidariak autoaren kontrola galdu eta aparkatuta zeuden beste bi auto kolpatu ditu. Inguruan zegoen zaborrontzia ere txikituta gelditu da kolpearen ondorioz. Zauriturik ez da izan istripu horretan, baino aparkatuta zeuden autoek zein furgoneta berak kalteak izan dituzte eta autoetako bat ateratzeko garabiaren laguntza behar izan dute udaltzainek.


