Alabergako danborradak jaurtiko du madalenetako txupinazoa
Aurtengo madelenetan Alabergako danborrada omentzea erabaki zuen atzo aho batez Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak. Horrenbestez, Mitxel Blanco Txuri-k danborradaren egungo zuzendariak, Josetxo Ule zuzendariak eta Mila Urrutia haur danborra...
Aurtengo madelenetan Alabergako danborrada omentzea erabaki zuen atzo aho batez Errenteriako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak. Horrenbestez, Mitxel Blanco Txuri-k danborradaren egungo zuzendariak, Josetxo Ule zuzendariak eta Mila Urrutia haur danborradako zuzendariak eta Maite Hernandezek bizitza osoan danborradaren inguruan lan egin duenak jaurtiko dute aurten txupina.
Alabergako danborradak 50 urte beteko ditu aurten, eta ez du faltako ospatzeko arrazoirik. Herritarren artean arrakasta handia du madalenetako lehenengo gauean egiten den Alabergako danborradak, eta jai egitarauan erreferente bilakatu da.

