Udaleku irekietako telefono zenbakiak aldatu dituzte
Zenbaki berriak jakinarazi dituzte , eta gogorarazi, bisera eta aldatzeko arropa behar dutela parte hartzaileek Duela egun batzuk, udaleku irekietan parte hartuko duten haur eta gaztetxoen gurasoekin bilera egin zuten udaletxeko areto nagusian. Orduko ...
Zenbaki berriak jakinarazi dituzte , eta gogorarazi, bisera eta aldatzeko arropa behar dutela parte hartzaileek
Duela egun batzuk, udaleku irekietan parte hartuko duten haur eta gaztetxoen gurasoekin bilera egin zuten udaletxeko areto nagusian. Orduko hartan, beste hainbat oharren artean, guraso araudian telefono zenbaki batzuk jakinarazi zizkieten. Telefono zenbaki horiek, baina, aldatu egin dituzte, eta udaleku irekietarako telefono zenbaki berriak jakinarazi.
Haur Hezkuntzako haurrak dituztenek, honako telefono zenbakia erabili beharko dute: 637 95 76 31 (Alaitz). Lehen Hezkuntzako eta sahararren taldeko telefono zenbakia, berriz, honakoa da: 637 95 76 38 (Maitane).
Bestalde, udalekuetan zehar egingo dituzten ekintzak direla eta, haurrek etxetik hainbat gauza eramatea beharrezkoa dela gogorarazi dute udalekuen arduradunek. Batetik, bisera bat eraman behar dute, eta bestetik, aldatzeko arropa (galtzak, kamiseta, jertsea eta barruko arropa).
Arropa erabiliz gero, berriro
Honakoa da gurasoei helarazi nahi dieten oharra: «Bisera eta aldatzeko arropa, hilabete guztian zehar gelan gordeko ditugu, eta hilabete bukaeran eramango dituzte etxera. Aldatzeko arropa erabiliz gero, berriro ekartzea eskatzen dugu».