Transpyr BTT proba Errenteriatik pasatuko da larunbatean
Larunbatean Transpyr Pirinioak zeharkatzen dituen BTT lasterketa Errenteria-Oreretatik pasatuko da Donostiarako bidean. Ekainaren 30ean hasi zen lasterketa Rosesen (Herrialde Katalanak) eta azkeneko etapa larunbatean izango du. Elizondotik abiatuko dira, eta 86 kilometroko etapa izango da. Guztira, 820 kilometro egin dituzte, eta 20.300 metroko garaiera aldea izango du. Herrialde Katalanetako Transpyr txirrindularitza elkarteak sustatu du proba hori, eta lasterketarekin bat egin duen Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, “Pirinioetan errespetuzko garapena bultzatu nahi du, bertako jende, herri, kultura eta haranekin harmonian, kirola eta turismo aktiboa helburu izango duten proiektuak lagunduz”.
Larunbatean Transpyr Pirinioak zeharkatzen dituen BTT lasterketa Errenteria-Oreretatik pasatuko da Donostiarako bidean. Ekainaren 30ean hasi zen lasterketa Rosesen (Herrialde Katalanak) eta azkeneko etapa larunbatean izango du. Elizondotik abiatuko dira, eta 86 kilometroko etapa izango da. Guztira, 820 kilometro egin dituzte, eta 20.300 metroko garaiera aldea izango du.
Herrialde Katalanetako Transpyr txirrindularitza elkarteak sustatu du proba hori, eta lasterketarekin bat egin duen Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, “Pirinioetan errespetuzko garapena bultzatu nahi du, bertako jende, herri, kultura eta haranekin harmonian, kirola eta turismo aktiboa helburu izango duten proiektuak lagunduz”.

