Senpereko emakumearen hilketa gaitzetsiko dute gaur
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretako Niessenen atarian, 19:30etik aurrera, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako azkeneko hilketa salatzeko. Herriko talde feministek egin dute deialdia. Ostiralean izan zen, Senperen (...
Elkarretaratzea egingo dute gaur arratsaldean Errenteria-Oreretako Niessenen atarian, 19:30etik aurrera, emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako azkeneko hilketa salatzeko. Herriko talde feministek egin dute deialdia.
Ostiralean izan zen, Senperen (Lapurdi). 85 urteko gizonezkoak 42 urteko bikotekideari ustez tiro egin zion. Poliziaren arabera, bere buruaz beste egin zuen gero.
Lehengo ostiralean aurkitu zituzten gizonaren eta emakumearen gorpuak Senperen zuten etxean. Bikotea jatorriz ez zen bertakoa, baina azken asteetan joan ziren bertara. Azken egunetan ez zituzten ikusi, baina etxeko leihoak irekita zituzten, eta telebista piztuta. Txirrina jotzera joan eta ez zieten erantzuten. Zerbait larria gertatu zelaren ustetan, jendarmeei deitu zieten. Eskailera baliatu zuten etxean sartzeko.
Joan den apirilean ezkondu ziren Bordelen (Okzitania) bi hildakoak. Hiru seme-alaba zituen emakumeak.

