Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Larunbateko manifestazioarekin bat

‘Birziklatzeari zentsurarik ez!’ lelopean, manifestazioan parte hartzeko deia egin die udalak herritarrei Larunbatean (hilak 7) manifestazioa izango da Donostian, Birziklatzeari zentsurarik ez! lelopean. Euskal Herria Bildu koalizioak antolatu du, eta 17:30ean aterako da Bulebarretik. Oiartzungo Udalak bat egin du manifestazioarekin, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. Udalak gogorarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakin Plana aurkeztu berri du: «Errauste plantarik behar ez duen eta herriek askoz gehiago birziklatuko duten plana da, adituen laguntzarekin osatua». Horrek aurreko guztiak hobetu ditu, udalaren iritziz, eta aurrezten lagunduko du: «Orain arteko plangintza baino hobea izateaz gain —Europatik markatutako legeak betetzen ditu eta ingurumena zein herritarren osasuna zaintzen ditu—, merkeagoa ere bada». Gipuzkoako Foru Aldundiak, hondakinen gaia jorratu nahi izan du gainontzeko alderdiekin (EAJ, PP eta PSE-EErekin). «Baina hauek ez dute elkarrizketarako borondaterik erakutsi», udalak nabarmendu duenez, eta ez dute herritarren nahia errespetatu: «Gipuzkoarrek 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan argi eta garbi azaldu zuten zein den euren borondatea udaletan Gipuzkoako mapa aldatuz, beste gizarte eredu bat nahi dutela erakutsiz. Udal ordezkaritza hori kontuan hartuta osatu dira hondakinen mankomunitateak eta horien eskumena da hondakinen kudeaketa. Ondorioz, Batzar Nagusiek ezinbestean aintzat hartu beharko lituzkete horien iritzi eta erabakiak». Alduntzini babesa Bestalde, udaleko Gobernu Taldeak Juan Carlos Alduntzin Ingurumen [...]

admin
Bidasoa
2012/07/04

‘Birziklatzeari zentsurarik ez!’ lelopean, manifestazioan parte hartzeko deia egin die udalak herritarrei

Larunbatean (hilak 7) manifestazioa izango da Donostian, Birziklatzeari zentsurarik ez! lelopean. Euskal Herria Bildu koalizioak antolatu du, eta 17:30ean aterako da Bulebarretik. Oiartzungo Udalak bat egin du manifestazioarekin, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die.

Udalak gogorarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiak Hondakin Plana aurkeztu berri du: «Errauste plantarik behar ez duen eta herriek askoz gehiago birziklatuko duten plana da, adituen laguntzarekin osatua».

Horrek aurreko guztiak hobetu ditu, udalaren iritziz, eta aurrezten lagunduko du: «Orain arteko plangintza baino hobea izateaz gain —Europatik markatutako legeak betetzen ditu eta ingurumena zein herritarren osasuna zaintzen ditu—, merkeagoa ere bada».

Gipuzkoako Foru Aldundiak, hondakinen gaia jorratu nahi izan du gainontzeko alderdiekin (EAJ, PP eta PSE-EErekin). «Baina hauek ez dute elkarrizketarako borondaterik erakutsi», udalak nabarmendu duenez, eta ez dute herritarren nahia errespetatu: «Gipuzkoarrek 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetan argi eta garbi azaldu zuten zein den euren borondatea udaletan Gipuzkoako mapa aldatuz, beste gizarte eredu bat nahi dutela erakutsiz. Udal ordezkaritza hori kontuan hartuta osatu dira hondakinen mankomunitateak eta horien eskumena da hondakinen kudeaketa. Ondorioz, Batzar Nagusiek ezinbestean aintzat hartu beharko lituzkete horien iritzi eta erabakiak».

Alduntzini babesa
Bestalde, udaleko Gobernu Taldeak Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuari babesa adierazi dio, «bere lana betetzeko ardura hartu duen diputatu baten kontra zentsura mozioa aurkeztea onartezina baita, eta berak birziklatu, berrerabili eta hondakinak gutxitzeko hasitako bidearekin bat egiten dugulako». Eta gogorarazi du Oiartzunek «aspaldi» erabaki zuela ez zuela errausketarik nahi, «eta herrian sortzen ziren hondakin guztiak birziklatzen saiatuko zela».

Horretarako, atez ateko bilketa martxan jarri zen herrian duela bi urte baino gehiago (2010eko maiatzaren 23an) eta emaitzak «begi bistakoak» dira, udalak nabarmendu duenez: «%30 birziklatzetik %80tik gora birziklatzera pasatu ginen hilabete gutxitan, eta maila horietan mantentzen dugu herriko birziklatze tasa ordutik».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.