Herri guztia dantzan jarri nahi du Erromeria Egunak
Hurrengo larunbatean, hilak 14, egingo dute urtero moduan Erromeria Eguna, aurten hamalaugarrenez. Herri musika eta dantza sustatzeko sortutako ekimenak helburu berarekin jarraitzen du, eta horrenbestez, beste urte batez herri guztia dantzan jartzea izango du helburu. Gaur aurkeztu dute aurtengo Erromeria Eguna, eta Ereintza dantza taldeak egitarau orekatua eta askotarikoa prestatu dutela jakinarazi du Jon Maiak. Egun osoan zehar, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Aiko dantza taldearekin ere pausoak nola eman jakin ahal izango dute dantzatzera animatzen direnek. (Egitaraua behean). Maiak azaldu duenez, herri dantza zein musika sustatzeko motor moduan hasi zen martxan Erromeria Eguna, eta orain, eguna finkatu egin da. Horrez gain, herri dantzen ikastaroak martxan jarri dituztela azaldu du, jendea dantza egitera bultzatzeko. Hortik abiatuta, urtean zehar sortzen diren hainbat ekimenetan ere herri dantza presente dagoela adierazi du. Bazkaria Erromeria Egunean jende ugari biltzen duen ekimena izaten da bazkaria, 400 lagunentzako tokiarekin. Animatzen denak sarrerak salgai ditu 15 (helduak) eta 10 (gaztetxoak) euroan Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan. Egitaraua 10:00: Diana, herriko kaleetan 11:00: Hamaiketakoa. 12:00: Kalez [...]
Hurrengo larunbatean, hilak 14, egingo dute urtero moduan Erromeria Eguna, aurten hamalaugarrenez. Herri musika eta dantza sustatzeko sortutako ekimenak helburu berarekin jarraitzen du, eta horrenbestez, beste urte batez herri guztia dantzan jartzea izango du helburu.
Gaur aurkeztu dute aurtengo Erromeria Eguna, eta Ereintza dantza taldeak egitarau orekatua eta askotarikoa prestatu dutela jakinarazi du Jon Maiak. Egun osoan zehar, Izer eta Alabier, Txorimaloak, TrikiSound eta Errenteria Musikaleko trikitilariak izango dira. Horiez gain, Alkarkide txaranga, Errenteriako gaiteroak, Oarsoaldeko txistulariak, Juan Mari Beltran eta Astiasaran anaien dultzaina eta trikiti doinuak eta Zubietako joaldunak. Aiko dantza taldearekin ere pausoak nola eman jakin ahal izango dute dantzatzera animatzen direnek. (Egitaraua behean).
Maiak azaldu duenez, herri dantza zein musika sustatzeko motor moduan hasi zen martxan Erromeria Eguna, eta orain, eguna finkatu egin da. Horrez gain, herri dantzen ikastaroak martxan jarri dituztela azaldu du, jendea dantza egitera bultzatzeko. Hortik abiatuta, urtean zehar sortzen diren hainbat ekimenetan ere herri dantza presente dagoela adierazi du.
Bazkaria
Erromeria Egunean jende ugari biltzen duen ekimena izaten da bazkaria, 400 lagunentzako tokiarekin. Animatzen denak sarrerak salgai ditu 15 (helduak) eta 10 (gaztetxoak) euroan Ereintza elkartean, Arkaitza tabernan, Belen gozotegian eta Paki dietetik zentroan.
Egitaraua
- 10:00: Diana, herriko kaleetan
- 11:00: Hamaiketakoa.
- 12:00: Kalez kale, musikariak eta dantzariak ibiliko dira herriko kaleetan
- 13:15: Neskatxen soka dantza, Zumardian.
- 14:30: Herri bazkaria, Koldo Mitxelena plazan (Esmalteria).
- 18:00: Erromeria nagusia, Zumardian eta herriko kaleetan.
- 19:00: Aiko taldea.

