Gaztañoko 30 etxebizitzak zozkatu dituzte
Galtzarabordako Udal Kiroldegian hamarnaka lagun bildu ziren atzo eguerdian. Ez zegoen Ereintzaren partidarik, zozketa bat baizik: Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzena. Urduritasuna nabaria zen, itxaropena txikia bazen ere, bazegoelako: 1.280 eskaera 30 etxebizitzentzat. Zozketa iragarri baino minutu batzuk beranduago hasi zen, notarioa falta zelako. Denak bilduta, zozketaren gaineko azalpenak ematen hasi ziren. Lau kupotan banatu zituzten eskaera guztiak, eta bakoitzak betetzen zituen baldintzen arabera, zenbaki bat, bi edo hiru zituen zozketarako (familiako kideen arabera). Azalpenen ondotik, 5 minututan joan ziren zalantza guztiak, eta orduan jakin ahal izan zen nori egokitu zaion etxebizitza eta nork geratu beharko duen hurrengo zozketaren zain. Lehenengo kupoa, gurpildun aulkian ibiltzen direnei zuzenduta zegoen. Bertan, lau familiren artean bi etxebizitza zozkatu zituzten. Guztira, zazpi zenbaki zeuden,eta 4. eta 6. zenbakiak atera ziren. Hurrengoa izan zen jende gehiena bildu zuen kupoa, 4 urtetik gorako antzinatasuna dutenena, hain zuzen: 782 familia hogei etxebizitzatarako, eta guztira, 1.034 zenbaki zeuden. 581 izan zen tokatutako lehen zenbakia, eta hortik binaka (583, 585…) 619 zenbakira arte. Gazteen kupoan 259 eskaera zeuden (320 zenbaki) bost etxebizitzatarako, eta 1.333tik 1.337rako zenbakiei egokitu zitzaien. Azkenik, atal orokorrean (aurreko ataletako baldintzak betetzen ez dituztenak) 235 eskaera eta 367 zenbaki zituzten hiru etxebizitzatarako. 1598, 1599 eta 1600 [...]
Galtzarabordako Udal Kiroldegian hamarnaka lagun bildu ziren atzo eguerdian. Ez zegoen Ereintzaren partidarik, zozketa bat baizik: Gaztañoko babes ofizialeko 30 etxebizitzena. Urduritasuna nabaria zen, itxaropena txikia bazen ere, bazegoelako: 1.280 eskaera 30 etxebizitzentzat. Zozketa iragarri baino minutu batzuk beranduago hasi zen, notarioa falta zelako. Denak bilduta, zozketaren gaineko azalpenak ematen hasi ziren. Lau kupotan banatu zituzten eskaera guztiak, eta bakoitzak betetzen zituen baldintzen arabera, zenbaki bat, bi edo hiru zituen zozketarako (familiako kideen arabera). Azalpenen ondotik, 5 minututan joan ziren zalantza guztiak, eta orduan jakin ahal izan zen nori egokitu zaion etxebizitza eta nork geratu beharko duen hurrengo zozketaren zain. Lehenengo kupoa, gurpildun aulkian ibiltzen direnei zuzenduta zegoen. Bertan, lau familiren artean bi etxebizitza zozkatu zituzten. Guztira, zazpi zenbaki zeuden,eta 4. eta 6. zenbakiak atera ziren. Hurrengoa izan zen jende gehiena bildu zuen kupoa, 4 urtetik gorako antzinatasuna dutenena, hain zuzen: 782 familia hogei etxebizitzatarako, eta guztira, 1.034 zenbaki zeuden. 581 izan zen tokatutako lehen zenbakia, eta hortik binaka (583, 585…) 619 zenbakira arte. Gazteen kupoan 259 eskaera zeuden (320 zenbaki) bost etxebizitzatarako, eta 1.333tik 1.337rako zenbakiei egokitu zitzaien. Azkenik, atal orokorrean (aurreko ataletako baldintzak betetzen ez dituztenak) 235 eskaera eta 367 zenbaki zituzten hiru etxebizitzatarako. 1598, 1599 eta 1600 zenbakiei egokitu zitzaien.
Zorterik ez
Etxebizitza zortea izan zuten gutxi batzuei tokatu zitzaien, eta asko etorri bezala joan zen Galtzarabordatik, esku hutsik. Santiago Gil bezala: “Niri egokitu zaidan zenbakitik 150 postura bat tokatu da”. Angelica Rebollon ere erreserben zerrendan geratu da. Etxebiden izena emanda “urteak” egon arren, atzokoa lehenengo zozketa zuen, eta “azkar” igaro zela azaldu zuen hori bukatutakoan. Bata zein bestea hurrengo zozketaren zain geratu dira. Euren izenik ez da atera zozketan, baina etxebizitza egokitu zaienek ere oraindik beste koska bat igo beharko dute etxebizitza eurena izan arte. Hala nola, finantzazioarena. Etxebizitzarik merkeenak 121.000 euro balioko du, eta garestienak 164.000 euro. 30 etxebizitzatatik 24, 90 metro koadrokoak dira, eta hiru logela eta bi bainugela dituzte; beste lauk, berriz, 62 metro koadro, eta bi logela eta bi bainugela dituzte; eta azkeneko biak egokitutakoak dira, eta 90 metro koadro dituzte. Pablo Peña Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza ordezkariak jakinarazi zuenez, etxebizitza horiek 2014ko irailerako bukatzea espero dute.

