Astarloza Taldeak Tourrera irteera antolatu du
Herriko txirrindularia animatzera joateko, Tourrera irteera antolatu du San Pedroko Astarloza Taldeak hilaren 14 eta 15erako. Mur de Péguèrera (Foix) joateko asmoa dute, eta izen-emate zerrendak zabaldu dituzte haiekin batera bidaia egin nahi duen ed...
Herriko txirrindularia animatzera joateko, Tourrera irteera antolatu du San Pedroko Astarloza Taldeak hilaren 14 eta 15erako. Mur de Péguèrera (Foix) joateko asmoa dute, eta izen-emate zerrendak zabaldu dituzte haiekin batera bidaia egin nahi duen edonorentzat. Interesdunek astarlozatalea@hotmail.com helbidera idatzi dezakete edo eta 619646106 telefono zenbakira deitu. Larunbatean irtengo dira San pedrotik, 07:00etan, eta igandean itzuliko dira etxea, etapa ikusi ondoren.
Irteerak 55 euro balio du, eta prezioan sartzen da han jarritako karpa,mahaiak eta aulkiak, eta asteburu guztirako edari hotza (Sagardoa,ura, Kalimotxoa, garagardoa, orujo eta pattarra). Norberak eraman behar ditu lo egiteko denda, lo zakua, eta bi egunetarako janaria.
Hauxe egitaraua:
Hilak 14, larunbata:
07:00: San Pedrotik irteera, autobus geltokitik.
12:00: Karpa dagoen gunera iritsi
14:30: Bazkaria (bakoitzak berea)
17:00: Mendi martxa, musa,pokerra,musika….
21:00: Afaria (bakoitzak berea)
Hilak 15, igandea:
12:00: Hamaiketakoa eta errepidera joan etapa ikusteko.
14:41: Karabana pasako da.
16:20: tropela iritsiko da.
Denak pasatzerakoa, jaso eta etxera buelta.

