Udako kontzertua
Udako Kontzertua egin zuten larunbat arratsaldean Ergoiengo Auzokalte elkartean, Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak) antolatuta. Andaluziatik, Trasiego hirukotea izan zen taula gainean, behe Andaluziako herri musika eskaintzen. Euskal Herrit...
Udako Kontzertua egin zuten larunbat arratsaldean Ergoiengo Auzokalte elkartean, Soinuenea Fundazioak (Herri Musikaren Txokoak) antolatuta. Andaluziatik, Trasiego hirukotea izan zen taula gainean, behe Andaluziako herri musika eskaintzen. Euskal Herritik, Joseba Tapia izan zen Auzokalten. Azken diskoa —bosgarrena— aurkeztu zuen: Eta tira eta tunba. Ohi bezala, kontzertuaren ondoren afaria egin zuten ikusleek eta musikariek.


