Tourraren jarraipena egingo dute irratiko ‘Kirolez blai!’ saioan
Frantziako Tourra hasi da, eta hilaren 22ra arte Oiartzun Irratian programa bereziak egingo dituzte astero. Kirolez blai! saioan jarraituko dute txirrindularitza proba, astean bitan (astearteetan eta ostiraletan). Gaur, Oiartzungo txirrindulari gazteek...
Frantziako Tourra hasi da, eta hilaren 22ra arte Oiartzun Irratian programa bereziak egingo dituzte astero. Kirolez blai! saioan jarraituko dute txirrindularitza proba, astean bitan (astearteetan eta ostiraletan).
Gaur, Oiartzungo txirrindulari gazteek komentatuko dute orain arte Frantziako itzulian gertatu dena: Imanol Izak, Gorka Agirrezabalak eta Julen Mitxelenak. Etzidamu, Iker Leonet txirrindulari ohia izango da Joxe Migel Lopez esatariaren gonbidatua.
Saioak, ohi bezala, 13:15ean emango dituzte FM107an, eta 20:30ean errepikatu. www.oiartzunirratia.org eta oiartzun.hitza.info webguneetan ere entzun daiteke irratia.

