‘Orereta 1512′
Santi Angulo. Errenteria-Orereta. XVI. mendean Europako estatu handiak sortu zirela diote historia idatzi dutenek. Historialari hauek, ostera, herri txikien eta, oro har, herritarren sufrimenduaren gainean eraiki zirela ahaztu egiten dute. Garai hartan Espainiako eta Frantziako erregeen armadak norgehiagoka zebiltzan Europan zehar, harrapatzen zuten guztia suntsitzen. 1512. urtean espainiarrek Nafarroaren erresuma independentea konkistatu zuten. Espainiarrek Guyena (gaurko Akitania gutxi gorabehera) berreskuratzeko proposamena egin zieten ingelesei, aurreko mendeetan hauen esku egon baitzen lurralde hori. Espainiarren asmoa ez zen Frantzia inbaditzea, honen indar militarra handiegia zelako, Nafarroaren erresuma konkistatzea baizik. Honetarako, ingelesak Baiona erasotzeko konbentzitu zituzten. Planaren arabera, ingeles armada, 10.000 soldadu Dorset markesaren agindupean, 1512ko ekainaren 8an Pasaiako portura iritsi zen, eta Orereta eta Oiartzunen artean ezarri zuen bere kanpamendua. Uztailean armada espainiarra Nafarroan sartu zen Burundatik; Goizuetatik ere eraso zuten. Denbora aurrera joan ahala, armada espainiarrak ez zuen hain erraz aurrera egin eta Dorset markes ingelesak espainiarrek ez zutela bere hitza betetzen jakinarazi zion bere erregeari. Irailean, ingelesek, beren burua engainaturik ikusita, kanpainatik erretiratzea erabaki zuten. Lehenago, ingeles soldaduek, hainbeste denbora zain egoteaz nekatuta, Oreretako eta inguruko biztanleekin istiluak izan zituzten. 1512ko udazkenean, Nafarroako erregeak kontraerasoa jo zuen, bere aliatu frantsesekin batera. Ingelesak Gipuzkoatik joanak zirela eta defentsarako jende gutxi zegoela [...]
Santi Angulo. Errenteria-Orereta. XVI. mendean Europako estatu handiak sortu zirela diote historia idatzi dutenek. Historialari hauek, ostera, herri txikien eta, oro har, herritarren sufrimenduaren gainean eraiki zirela ahaztu egiten dute. Garai hartan Espainiako eta Frantziako erregeen armadak norgehiagoka zebiltzan Europan zehar, harrapatzen zuten guztia suntsitzen.
1512. urtean espainiarrek Nafarroaren erresuma independentea konkistatu zuten. Espainiarrek Guyena (gaurko Akitania gutxi gorabehera) berreskuratzeko proposamena egin zieten ingelesei, aurreko mendeetan hauen esku egon baitzen lurralde hori. Espainiarren asmoa ez zen Frantzia inbaditzea, honen indar militarra handiegia zelako, Nafarroaren erresuma konkistatzea baizik. Honetarako, ingelesak Baiona erasotzeko konbentzitu zituzten.
Planaren arabera, ingeles armada, 10.000 soldadu Dorset markesaren agindupean, 1512ko ekainaren 8an Pasaiako portura iritsi zen, eta Orereta eta Oiartzunen artean ezarri zuen bere kanpamendua. Uztailean armada espainiarra Nafarroan sartu zen Burundatik; Goizuetatik ere eraso zuten. Denbora aurrera joan ahala, armada espainiarrak ez zuen hain erraz aurrera egin eta Dorset markes ingelesak espainiarrek ez zutela bere hitza betetzen jakinarazi zion bere erregeari. Irailean, ingelesek, beren burua engainaturik ikusita, kanpainatik erretiratzea erabaki zuten.
Lehenago, ingeles soldaduek, hainbeste denbora zain egoteaz nekatuta, Oreretako eta inguruko biztanleekin istiluak izan zituzten.
1512ko udazkenean, Nafarroako erregeak kontraerasoa jo zuen, bere aliatu frantsesekin batera. Ingelesak Gipuzkoatik joanak zirela eta defentsarako jende gutxi zegoela ikusita, Donostia hartzea erabaki zuten aliatu frantsesek eta Donostiari eraso zioten, baina lehenago bere bizkarra babestearren, Irun, Orereta eta Hernani erre zituzten.
Beraz, Espainiak bere inperioa zabaltzearren burutu zuen konkista-gerra horren ondorioz Nafarroak bere independentzia galdu zuen eta Orereta herria errea izan zen.

