Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Irati Tobar presoa aske geratu da, bermea ordainduta

Irati Tobar euskal presoa aske utzi dute gaur, bermea ordainduta. Iazko martxoaren 30ean atxilotu zuten portugaletearra, Hendaian bizi zelarik. Berarekin batera Endika Perez askatu dute. Biak ala biak Frantziako poliziak atxilotu zituen iazko martxoan,...

admin
Bidasoa
2012/07/03

Irati Tobar euskal presoa aske utzi dute gaur, bermea ordainduta. Iazko martxoaren 30ean atxilotu zuten portugaletearra, Hendaian bizi zelarik. Berarekin batera Endika Perez askatu dute. Biak ala biak Frantziako poliziak atxilotu zituen iazko martxoan, Espainiako Auzitegi Nazionalaren euroagindu bati erantzunez.

Dagoeneko kalean dira Segikoak izateagatik iaz atxilotu zituzten zortzi gazteak. Tobar eta Perez baino lehen Beñat Lizeaga, Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Xalbador Ramirez, Aiala Zaldibar eta Bergoi Madernaz aske geratu ziren. Atxilotuak izan ziren garaian Ipar Euskal Herrian bizi ziren zortzi gazteak; Espainiako Auzitegi Nazionaletik haien kontrako euroagindu eskaera egin zuten, eta Paueko epaileak gazteak atxilotzeko agindua eman zuen. Euroagindu prozeduraren kontra itxialdia hasi zuten Intzuran (Nafarroa Behera), eta protesta utzi eta gero atxilotu zituzten, eta ondoren espainiaratu.

Hendaian babestu zuten
Irati Tobar izan zen atxilotu zuten azkena; Hendaian hainbat alderdietako hautetsiak, elkarte eta taldetako ordezkariak eta herritar soilak mobilizatu ziren gazte portugaletearra babesteko. Tobarrek bi astez baraualdia egin zuen Intzura auzoko egoitza batean, Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzalekin batera. Itxialdia amaitzerakoan elkarretaratze handia egin zuten Errepublika plazan.

Martxoaren 30ean atxilotu zuten Tobar, Donibane Lohizunen, Lan Bulegora zihoanean. Ondoren espainiaratu zuten. Hamabost hilabete egon da preso.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.