Hasi dira udalekuak
Hilaren 27ra arte daude martxan; aurten 317 haur eta gaztetxok eman dute izena udaleku irekietarako Atzotik, martxan daude udaleku irekiak, hilaren 27ra arte. 317 haurrek eta gaztetxok parte hartuko dute udalak antolatu eta Ttirukik kudeatutako dituen udalekuetan. Udalak zehaztu duenez, haur horietako bost, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetatik uda herrian pasatzera etorritako haurrak dira. Egunero, lau orduz «aisia eskaintza euskaldun eta hezitzailea» jasoko dute 4-12 urteko haur eta gaztetxoek, 27 begirale eta bi koordinatzaileren eskutik. Oiartzungo udaleku irekien helburuak honakoak direla gogorarazi dute: «Gozamenerako espazio ludikoa eskaintzea; haurren autonomia ahalbidetzeko esparruak eskaintzea; inguru eta jatorri askotariko haurren elkarbizitza eta lankidetza eskaintzea, eta udaleku euskaldunak izatea». Jakinarazi dutenez, aurten ere, gisa guztietako ekintzak antolatu dituzte haurrentzat: «Tailerrak eta eskulanak; jolasak; ginkanak; igerilekura irteerak; olinpiadak; altxorraren bila; bizikletan irteerak; Oiartzungo auzo, parke eta zelaietara irteerak; eskalada; herri kirolak; zirkoa…». Ekintza horiek hezitzaileek eta koordinatzaileek antolatu dituzte, prestakuntza saio baten bidez.
Hilaren 27ra arte daude martxan; aurten 317 haur eta gaztetxok eman dute izena udaleku irekietarako
Atzotik, martxan daude udaleku irekiak, hilaren 27ra arte. 317 haurrek eta gaztetxok parte hartuko dute udalak antolatu eta Ttirukik kudeatutako dituen udalekuetan. Udalak zehaztu duenez, haur horietako bost, Saharako errefuxiatuen kanpamentuetatik uda herrian pasatzera etorritako haurrak dira.
Egunero, lau orduz «aisia eskaintza euskaldun eta hezitzailea» jasoko dute 4-12 urteko haur eta gaztetxoek, 27 begirale eta bi koordinatzaileren eskutik.
Oiartzungo udaleku irekien helburuak honakoak direla gogorarazi dute: «Gozamenerako espazio ludikoa eskaintzea; haurren autonomia ahalbidetzeko esparruak eskaintzea; inguru eta jatorri askotariko haurren elkarbizitza eta lankidetza eskaintzea, eta udaleku euskaldunak izatea».
Jakinarazi dutenez, aurten ere, gisa guztietako ekintzak antolatu dituzte haurrentzat: «Tailerrak eta eskulanak; jolasak; ginkanak; igerilekura irteerak; olinpiadak; altxorraren bila; bizikletan irteerak; Oiartzungo auzo, parke eta zelaietara irteerak; eskalada; herri kirolak; zirkoa…».
Ekintza horiek hezitzaileek eta koordinatzaileek antolatu dituzte, prestakuntza saio baten bidez.


