Goi mailako arku tiratzaileak, larunbatean
Ostadar arku tiro elkarteak antolatuta, Arku Tiroko II. Txapelketa egingo dute larunbatean, Fanderiako futbol zelaian. 15:15etik aurrera, goi mailako arku tiratzaileak ikusteko aukera izango da: Aire Zabaleko Gipuzkoako emakumeen txapelduna eta Gipuzkoako zein Euskadiko gizonen txapelduna; Aretoko Gipuzkoako gizon txapelduna eta txapeldunordea; Aretoko Euskadiko emakume eta gizonen txapeldunordeak; eta Aire Zabaleko Euskal Ligako gizonen irabazlea. Kadete zein gazte mailetako txapeldunak ikusteko aukera ere izango da. Goizean, berriz, arkua inoiz hartu ez dutenek lehen harremana izateko aukera izango dute. 11:30etik 13:00etara elkarteko tiratzaile eta begiraleek geziak tiratzearen “zirrara” probatzeko aukera emango diete.
Ostadar arku tiro elkarteak antolatuta, Arku Tiroko II. Txapelketa egingo dute larunbatean, Fanderiako futbol zelaian. 15:15etik aurrera, goi mailako arku tiratzaileak ikusteko aukera izango da: Aire Zabaleko Gipuzkoako emakumeen txapelduna eta Gipuzkoako zein Euskadiko gizonen txapelduna; Aretoko Gipuzkoako gizon txapelduna eta txapeldunordea; Aretoko Euskadiko emakume eta gizonen txapeldunordeak; eta Aire Zabaleko Euskal Ligako gizonen irabazlea. Kadete zein gazte mailetako txapeldunak ikusteko aukera ere izango da.
Goizean, berriz, arkua inoiz hartu ez dutenek lehen harremana izateko aukera izango dute. 11:30etik 13:00etara elkarteko tiratzaile eta begiraleek geziak tiratzearen “zirrara” probatzeko aukera emango diete.

