Errenteria, alzheimerra duten gaixoekin “solidarioa”
Errenteriako Udalak “hiri solidarioa” izatea erabaki du alzheimerra duten pertsonekin. Modu horretan, alzheimerrari buruzko aliantzarekin bat egiten du. Horrek, “alzheimerraren inguruko estatu mailako politika bat” aldarrikatzen...
Errenteriako Udalak “hiri solidarioa” izatea erabaki du alzheimerra duten pertsonekin. Modu horretan, alzheimerrari buruzko aliantzarekin bat egiten du. Horrek, “alzheimerraren inguruko estatu mailako politika bat” aldarrikatzen duela azaldu du.
Era berean, beste udalerrientzat “adibide” izan nahi duela adierazi du, eta “gaixotasunaren inguruko sentsibilizazioa eta gizartearen zein instituzio eta politikoen kontzientziazioa bultzatu”.
Dementzia mota hori 3,5 milioi lagunek daukate Espainiako Estatuan, eta hurrengo urteetan gaixoen kopurua bikoiztu egingo dela iragarri dute adituek. Ez dago ez tratamendu ezta prebentzio sistema egoki bat gaixotasun horren ondorioak mugatzeko. Horrez gain, alzheimerrak urtean 30.000 euroko gastuak eragiten ditu.

