1.280 eskaera 30 etxebizitzentzat
Gaur eguerdian egin dute Gaztañoko 30 babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Guztira, 1.280 eskaera jaso dituzte, 30 etxebizitzentzat. Jende ugari bildu da Galtzarabordako Udal Kiroldegian, eta zozketa hasi aurretik, urduritasuna nabari zen, itxaropen...
Gaur eguerdian egin dute Gaztañoko 30 babes ofizialeko etxebizitzen zozketa. Guztira, 1.280 eskaera jaso dituzte, 30 etxebizitzentzat. Jende ugari bildu da Galtzarabordako Udal Kiroldegian, eta zozketa hasi aurretik, urduritasuna nabari zen, itxaropena txikia bazen ere, bazegoelako.
Zozketaren hasierako azalpenen ondotik, 5 minututan joan dira zalantza guztiak, eta orduan jakin ahal izan da nori egokitu zaion etxebizitza eta nork geratu beharko duen hurrengo zozketaren zain. Lehenengo zozketa, gurpildun aulkian ibiltzen direnei zuzenduta zegoen. Bertan, lau familiek bi etxebizitza erosteko aukera zeukaten. 4. eta 6. zenbakiak atera dira.
Hurrengoa izan da jende gehiena biltzen zuen zozketa, 4 urtetik gorako antzinatasuna dutenena: 782 familia hogei etxebizitzetarako. 581 izan da lehenengo tokatu den zenbakia, eta hortik binaka (583, 585…) 619 zenbakira arte.
Gazteen atalean, berriz, 259 eskaera zeuden bost etxebizitzetarako, eta 1.333tik 1.337rako zenbakiei egokitu zaie.
Azkenik, atal orokorrean (aurreko ataletako baldintzak betetzen ez dituztenak) 239 eskaera jaso dituzte hiru etxebizitzetarako. 1598, 1599 eta 1600 zenbakiei egokitu zaie.

