Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

San Pedron dago jaien lekukoa

Harrotasunez ekin diote festari San Pedron, krisiari berritasun askorekin erantzunez Festak badiaren alde batetik bestera jauzi egin, eta San Pedron bete-betean dago orain. Atzo hasi ziren sanpedroak, eta gaur egun handia ospatuko dute. Mariñelarenak alkateordetzatik botatako suziriak eman zien hasiera ofiziala jaiei, baina, aurretik festa hasia zen kaleak koloreztatzen. Aurten lehenengoz antolatutako Indarkeriarik Gabeko Egunaren barruan, herriko hainbat margolarik hasitako murala aurkeztu zuten arratsean, eta hari jarraituta herritarrek San Pedro Debekatuaren Mapa osatzeko aukera izan zuten. Asmoa:  gune horien eraldaketa irudikatzea. Txupinazoaren ondotik, gay eta lesbianek ikurrina igo zuten Herriko Plazan, jaien hasiera eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna batera ospatuz. Jada gauean bezperako danborradan bildu ziren sanpedrotarrak. Gaur, berriz, patroiaren eguna ospatuko dute, eta horretarako egitarauan klasikoak eta berritasunak uztartu ditu Jai Batzordeak. Berritasunen artean aipatzekoak gaurko hiru ekitaldi: batetik, Pasaiako zenbait herritarren istorioak eta oroitzapenak biltzen dituen ikus-entzunezkoaren proiekzioa udal aretoan, (bihar eta etzi ere izango da ikusterik, 12:00etatik 14:00etara) eta horrez gain, bizilagunek Internet bidez partekatutako argazki, bideo eta bestelako agiriak ikusteko aukera. Bigarrenez, arratsalderako antolatutako I. Trikotoia. Jostorratzak eskuan, pilotalekuan bilduko dira haurrak eta helduak, puntu eta kakorratz lanen lehen herri maratoian parte hartzeko. Ikasi eta erakutsi nahi dutenek, denek izango dute tokia maratoi ezin originalean. Hirugarrenik eta [...]

admin
Bidasoa
2012/06/29
sanpedroak 2012

sanpedroak 2012

Harrotasunez ekin diote festari San Pedron, krisiari berritasun askorekin erantzunez

Festak badiaren alde batetik bestera jauzi egin, eta San Pedron bete-betean dago orain. Atzo hasi ziren sanpedroak, eta gaur egun handia ospatuko dute.
Mariñelarenak alkateordetzatik botatako suziriak eman zien hasiera ofiziala jaiei, baina, aurretik festa hasia zen kaleak koloreztatzen. Aurten lehenengoz antolatutako Indarkeriarik Gabeko Egunaren barruan, herriko hainbat margolarik hasitako murala aurkeztu zuten arratsean, eta hari jarraituta herritarrek San Pedro Debekatuaren Mapa osatzeko aukera izan zuten. Asmoa:  gune horien eraldaketa irudikatzea.
Txupinazoaren ondotik, gay eta lesbianek ikurrina igo zuten Herriko Plazan, jaien hasiera eta Harrotasunaren Nazioarteko Eguna batera ospatuz.
Jada gauean bezperako danborradan bildu ziren sanpedrotarrak.
Gaur, berriz, patroiaren eguna ospatuko dute, eta horretarako egitarauan klasikoak eta berritasunak uztartu ditu Jai Batzordeak.
Berritasunen artean aipatzekoak gaurko hiru ekitaldi: batetik, Pasaiako zenbait herritarren istorioak eta oroitzapenak biltzen dituen ikus-entzunezkoaren proiekzioa udal aretoan, (bihar eta etzi ere izango da ikusterik, 12:00etatik 14:00etara) eta horrez gain, bizilagunek Internet bidez partekatutako argazki, bideo eta bestelako agiriak ikusteko aukera.
Bigarrenez, arratsalderako antolatutako I. Trikotoia. Jostorratzak eskuan, pilotalekuan bilduko dira haurrak eta helduak, puntu eta kakorratz lanen lehen herri maratoian parte hartzeko. Ikasi eta erakutsi nahi dutenek, denek izango dute tokia maratoi ezin originalean.
Hirugarrenik eta azkenik, Indarkeriarik Gabeko Gunearen zabaltzea txosnetan. Informazioa zabaldu eta elkartrukatzeko gunea izateaz gain, hainbat jarduera egiteko aukera izango da bertan: festetarako txapa aldarrikatzaileak, jolasak… Yogurinha Borovaren kabaret transformistak bukatuko du eguna.

Gaurko egitaraua
09:00. Diana txistulariekin.
11:00. Licinio Refice meza.
11:30. Haurren Inude eta Artzaiak.
16:00. Puzgarriak.
16:30. Pasaialdea Irudikatzen-ek antolatutako erakusketa eta ikus-entzunezkoa.
17:00. Trikotoia.
18:00. Txosnetan Indarkeriarik Gabeko Gunea zabalduko dute.
19:00. Apar festa Salbion.
20:00. Bertso triki poteoa.
21:30. Herri afaria.
00:00. Transformer Yogurinha Borova eta Las Felliniren kabareta. Ondoren DJ Javi.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.