Quique Escalante lehiaketarako argazkiak bihartik aurrera atera daitezke
Quique Escalante Argazkilaritza Lehiaketako argazkiak ateratzeko aukera bihar hasiko da, San Pedro Eguneko Alarde Tradizionalaren errebistan; etzi, San Martzial Egunean ere atera daitezke, Alarde Tradizionalean soilik. Izan ere, lehiaketaren oinarrien ...
Quique Escalante Argazkilaritza Lehiaketako argazkiak ateratzeko aukera bihar hasiko da, San Pedro Eguneko Alarde Tradizionalaren errebistan; etzi, San Martzial Egunean ere atera daitezke, Alarde Tradizionalean soilik. Izan ere, lehiaketaren oinarrien arabera, bi ekimen horietako argazkiak onartzen dituzte soilik. Argazkiak atera eta uztailaren 30era aurkez daitezke ohiko tokietan. Bost sari banatuko dituzte: lehen hiruei bana —dirua eta 2013ko Alarde Tradizionalaren egitarauan argazkia publikatzea—, danborradaren argazki onenari saria, eta gazteen arteko saria.