136.000 euroko diru laguntza jasoko dute GKEek eta elkarteek
Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako Sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) zuzendu dizkiete laguntza horiek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko,...
Hondarribiko Gizarte Zerbitzuetako Sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz kanpoko erakundeei (GKE) zuzendu dizkiete laguntza horiek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko, hain zuzen ere. Gainera, gizarte zerbitzuen alorrean lan egiten duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eska dezakete. 126.766 euro bideratuko dizkiete GKE-ei, eta gizarte alorrean lan egiten duten erakundeei 10.000.
Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 6a da. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, udaletxeko arkupeetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute. Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, «erakunde horiek lan bikaina egiten dute, eta gure lana horiek laguntzea da. Oso garrantzitsua da ere nabarmentzea boluntarioek egiten duten lana».
Pelaezen arabera, behin laguntza erakunde bati eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta. «Erakunde serioak dira, lan bikaina egiten dute, eta gure aldetik laguntzen jarraitu behar dugu. Kontuan hartzen dugun beste irizpide bat da laguntza eskatzen duten erakundeen ordezkaria Bidasokoa izatea», esan du Pelaezek.

