Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Paella jate erraldoia egingo dute Altamiran, udari ongi etorria emateko asmoz

Udan murgildu gara jadanik, eta Altamira auzoan ongi etorri ekitaldia egiteko asmoa daukate. Horretarako, paella jate erraldoia antolatu du Altzate auzo elkarteak larunbaterako. Auzoan inoiz egin den otordurik handiena egiteko asmoarekin antolatu dute larunbateko paella jatea. “Eta hala izango da”, esan du Nahia Mitxelena auzo elkarteko lehendakariak. Izan ere, jada 120 txartel saldu dituztela esan du: “Altamira bezalako auzo batentzat asko da hori. Orain arte egin den bazkaririk handienera 80 lagun joan dira… eta gaur [atzo] arte 120 saltzeak gure aurreikuspenak gainditu ditu”. Kopuru hori handitu daiteke oraindik. Izan ere, oraindik txartelak salgai daude, auzo elkartearen tabernan, bost euroren truke.   250 lagunentzako paellera Udari ongi etorria emateaz gain, beste arrazoi batzuk baditu auzo elkarteak paella jatea antolatzeko. “Altzatek erakutsi nahi du ez ditugula bakarrik auzoko jaiak antolatzen eta kitto. Urteko beste garaietan ekimen batzuk egiten ditugula erakutsi nahi dugu, eta aldi berean, auzoan giro pixka bat sortzea”, azaldu du Mitxelenak. Bazkari handi bat antolatzeko ideia elkarteko bazkide batek izan zuela esan du. Auzo elkarteko kideei jakinarazi zien, eta Altzatek ahal ziren baliabide guztiak jartzeko konpromisoa hartu zuen. Horrela, 250 lagunentzako edukiera zuen paellera handi bat erosi zieten sanjuandar batzuei, 1,8 metroko diametrokoa. Mitxelenak onartu du lehendabizi paellera erosi zutela [...]

admin
Bidasoa
2012/06/27

Udan murgildu gara jadanik, eta Altamira auzoan ongi etorri ekitaldia egiteko asmoa daukate. Horretarako, paella jate erraldoia antolatu du Altzate auzo elkarteak larunbaterako.Altzate Auzo Elkartearen egoitza

Auzoan inoiz egin den otordurik handiena egiteko asmoarekin antolatu dute larunbateko paella jatea. “Eta hala izango da”, esan du Nahia Mitxelena auzo elkarteko lehendakariak. Izan ere, jada 120 txartel saldu dituztela esan du: “Altamira bezalako auzo batentzat asko da hori. Orain arte egin den bazkaririk handienera 80 lagun joan dira… eta gaur [atzo] arte 120 saltzeak gure aurreikuspenak gainditu ditu”. Kopuru hori handitu daiteke oraindik. Izan ere, oraindik txartelak salgai daude, auzo elkartearen tabernan, bost euroren truke.

 

250 lagunentzako paellera

Udari ongi etorria emateaz gain, beste arrazoi batzuk baditu auzo elkarteak paella jatea antolatzeko. “Altzatek erakutsi nahi du ez ditugula bakarrik auzoko jaiak antolatzen eta kitto. Urteko beste garaietan ekimen batzuk egiten ditugula erakutsi nahi dugu, eta aldi berean, auzoan giro pixka bat sortzea”, azaldu du Mitxelenak.

Bazkari handi bat antolatzeko ideia elkarteko bazkide batek izan zuela esan du. Auzo elkarteko kideei jakinarazi zien, eta Altzatek ahal ziren baliabide guztiak jartzeko konpromisoa hartu zuen. Horrela, 250 lagunentzako edukiera zuen paellera handi bat erosi zieten sanjuandar batzuei, 1,8 metroko diametrokoa.

Mitxelenak onartu du lehendabizi paellera erosi zutela eta gero antolatu zutela jaieguna. “Hala ere, auzo elkartekoak ilusioarekin gaude, eta auzoan ere nabaritzen da”, gaineratu du.

Bazkaria auzo elkartearen egoitzako terrazan egingo dute. Hori bai, euriak udari ongietorri jaialdia zapuzten ez badu. “Euria egiten ez duen bitartean terrazan egingo dugu. Bestela, auzoko etxebizitzetako arkupeetan egingo dugu bazkaria. Udalari eskatu dizkiogu mahai eta aulkiak jada”, argitu du.

Horrela, desio bakarra du auzo elkartearen ordezkariak: euririk ez egitea. “Santo Kristori kandelak jarri beharko dizkiogu…”, esan du, barrez.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.