‘Txinpart’ aldizkariaren 53. zenbakia kaleratu du Haurtzarok
Ikasleen eta gurasoen istorioak, bertsolaritza, euskara, urteko sarituak eta ikastola eguna bildu dituzte Txinpart aldizkariak 53. zenbakia du. Haurtzaro Informatzen izenekoa dator lehenik. Besteak beste, ibilaldien eta ekintzen atala aurki daiteke ber...
Ikasleen eta gurasoen istorioak, bertsolaritza, euskara, urteko sarituak eta ikastola eguna bildu dituzte
Txinpart aldizkariak 53. zenbakia du. Haurtzaro Informatzen izenekoa dator lehenik. Besteak beste, ibilaldien eta ekintzen atala aurki daiteke bertan. Jarraian, urteko sarituen zerrenda dago. Ondoren, bertsolaritzari eskainitako orrialdeak datoz.
Ikastolako gurasoak dira hurrengo orrialdetako protagonista. Euskararen Txokoan ere ez dago irakurgai faltarik, DBHren eta Gu ere kazetari ataletan. Hatzak bete lan izeneko sailean, Haur Hezkuntzako ikasleen hainbat esperientzia datoz. Eta erdiko orrialde koloretsuenak, 2012ko Ikastolaren Egunari eskaini dizkiote.