Nexo senidetze elkartea sortu du herritar talde batek
Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. Ostiralean aurkeztu zuten taldea, eta hala nola, elkartearen helburuez hitz egin zuen Juan Carlos Merino Nexoko presidenteak: “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”. G...
Herritar talde batek Nexo senidetze elkartea sortu du. Ostiralean aurkeztu zuten taldea, eta hala nola, elkartearen helburuez hitz egin zuen Juan Carlos Merino Nexoko presidenteak: “Asmoa da senidetzeen alde eta senidetzeetan lan egitea”. Gaineratu zuenez, “bertakoa ezagutarazten, hangoa ezagutzen eta harreman sare bat egiten” lan egingo du.
Egun, Europako bi herrirekin anaituta dago Errenteria-Orereta: Tullerekin (Okzitania) eta Lousadarekin (Portugal). Hurrengo urratsa Schorndorfekin (Alemania) gauza bera egitea izango da, eta horixe izango da elkarteak egingo duen lehenengo ekintza ere.
Hurrengo larunbatean bertan, hilak 30, udaleko zein elkarteko kideak joango dira hara senidetzea sinatzera. Ildo horretatik, Merinok argitu du elkarteak bere kasa lan egingo duela, baina erakundeekin koordinatuta.
Elkarteko gainontzeko karguei dagokienez, presidenteordea Inma Triano izango da, eta bokalak Angel Blanco eta Josetxo Ule.

