Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak bihar zozketatuko dituzte
Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak bihar 12:00etan zozketatuko dituzte Jostaldi pilotalekuan. 320 izan dira guztira onartutakoak, eta etxebizitzak lau multzotan banatu dituzte: minusbaliatu batentzat etxebizitza bat dago, eta eskaera bakarra....
Muliateko gizarte alokairuko 25 etxebizitzak bihar 12:00etan zozketatuko dituzte Jostaldi pilotalekuan. 320 izan dira guztira onartutakoak, eta etxebizitzak lau multzotan banatu dituzte: minusbaliatu batentzat etxebizitza bat dago, eta eskaera bakarra. Hamaika etxebizitza konbentzional zozkatuko dituzte egoera berezia bizi duten familien artean, eta horietarako 80 eskaera daude. Beste lau etxebizitza bizikidetza unitatekoak izango dira, eta horiengatik 53 eskaera daude. Ohiko bederatzi etxebizitzetarako dira gainontzeko eskaera guztiak, 186 denera.