KZguneak uztaileko eskaintza aurkeztu du
Hilabetero doako ikastaroak izaten dira KZgunean, eta uztailean ere Internetekin eta aplikazioekin lotutako hainbat ikastaro egiteko aukera izango da. Internet ikastaroari dagokionez, 20 ordukoa izango da, eta hiru epetan emango dute: uztailaren 2tik 1...
Hilabetero doako ikastaroak izaten dira KZgunean, eta uztailean ere Internetekin eta aplikazioekin lotutako hainbat ikastaro egiteko aukera izango da.
Internet ikastaroari dagokionez, 20 ordukoa izango da, eta hiru epetan emango dute: uztailaren 2tik 13ra goizez, 09:00etatik 11:00etara; uztailaren 2tik 13ra arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara; eta uztailaren 9tik 20ra goizez, 11:00etatik 13:00etara. Eskolak astelehenetik ostiralera emango dituzte.
Gainontzeko ikastaroak, berriz, honako zerrendan daude. Lau euskaraz izango dira, eta gainontzekoak gaztelaniaz.
- Google traductor (euskaraz): uztailaren 2an 11:00etatik 13:00etara.
- Google maps (euskaraz): uztailaren 3an 11:00etatik 13:00etara.
- Gmail (euskaraz): uztailaren 4ean 11:00etatik 13:00etara.
- Blogger: uztailaren 17an 09:00etatik 11:00etara.
- Irudi digitalen tratamendua: uztailaren 16tik 19ra 16:00etatik 18:00etara.
- Facebook: uztailaren 20an 16:00etatik 18:00etara.
- Wikipedia: uztailaren 24an 11:00etatik 13:00etara.
- YouTube: uztailaren 25ean 16:00etatik 18:00etara.
- Ebay (euskaraz) uztailaren 27an 09:00etatik 11:00etara.