Herrira ekimenak egingo ditu jaietan
San Martzial eta San Pedro jaietan, Irungo Herrirak ekimenak egingo ditu. Ostiralean, hileko azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute 20:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Larunbatean, presoen aldeko deskarga eta brindisak egin...
San Martzial eta San Pedro jaietan, Irungo Herrirak ekimenak egingo ditu. Ostiralean, hileko azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute 20:00etatik aurrera, Zabaltza plazan. Larunbatean, presoen aldeko deskarga eta brindisak egingo dituzte 13:00etan, Moskun. Gainera, Herriraren txosnako txandatarako jendea behar dute. Txanden zerrenda Hazia tabernan dago, eta bertan eman behar da izena. Herritarrei parte hartzeko eskatu diete.