Etxebizitzak zatitzeko eskaerak, uztailetik aurrera
100 metro koadro baino gehiagoko etxeak zatitu ahal izango dira eremu urbanoan; kontsultak egin daitezke udaletxean Etxebizitza politika Oiartzungo Udalak legegintzaldi honetan duen lan ildo garrantzitsuenetariko bat da. Horrekin lotuta, azken urratsa,...
100 metro koadro baino gehiagoko etxeak zatitu ahal izango dira eremu urbanoan; kontsultak egin daitezke udaletxean
Etxebizitza politika Oiartzungo Udalak legegintzaldi honetan duen lan ildo garrantzitsuenetariko bat da. Horrekin lotuta, azken urratsa, eremu urbanoan dauden etxebizitza handiak zatitzeko ordenantza sortzea izan da. Uztailean sartuko da indarrean, eta ordutik aurrera aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Hala ere, aurretik ere eska daiteke informazioa Hirigintza Sailean.
100 metro koadro baino gehiago dituzten etxebizitzak zatitu ahal izango dira; zatitutako etxebizitza bakoitzak gutxienez 40 metro koadro izan beharko ditu; eta etxebizitza bakoitzak sarrera propioa izan beharko du. Horiek dira bete beharreko baldintzak, besteak beste.
Udalarentzako aurrerapauso garrantzitsua da eremu urbanoko etxebizitza handiak ere zatitu ahal izatea: «Herrian etxebizitzarekin dagoen problematika orokorraren aurrean beste irtenbide posible bat eskaintzen baita».
Bestelako aukerak
Udalak garrantzia berezia eman nahi die bestelako aukerei. Horien artean dago alokairua sustatzea, alokairu soziala eta etxebizitza hutsena: «Etxebizitza hutsak merkaturatzeko lanketarekin buru-belarri dabil Etxebizitza Bulegoa, alokairua etxebizitza lortzeko benetako aukera bihurtzea nahi baitu udalak».