Elkarbizitzaren bidean jarraitzeko deia egin die Bilduk alderdi guztiei
Bilduk adierazi du “enfrentamendura baino eramaten ez duten akusazio eta ezeztatze dinamika batean” ez dela sartuko. PSE-EEk aurkeztu berri duen Noski aldizkarian azaltzen diren baieztapenen harira egin ditu Bilduk adierazpen horiek. Alderdi sozialistak Errenteria-Oreretako postontzi guztietan banatu du aldizkaria, eta “asmo elektoral argia” duela, eta “errealitatea” ez duela islatzen salatu du Alkatzetzan den alderdiak. Horren harira, “manipulatuta dauden datuak, testuingurutik kanpo nahita kokatutako adierazpenak, eta hainbat irudi helburu propagandistikoetarako bakarrik” erabili izana leporatu dio Bilduk PSE-EEri. Ikuspegi eta ardura politikoa Orain urtebete Alkatetzara heldu zenetik, “herria agertoki berri batera eramateko, maila guztietan eragiten duten oinarrizko arazoei erantzuna emateko, udal gobernuak egiturazko aldaketak” egin dituela gaineratu du Bilduk: “Hala nola, maila ekonomikoan, sozialean, politikoan, kulturalean eta elkarbizitzan”. Aurrera eramandako proiektuen artean, Errenteria 2025 Plan Estrategikoa aipatu du. Errenteria-Oreretan “beharrezkoa den aldaketa politikoak, ikuspegi eta ardura politikoa” eskatzen dituela esan du Bilduk. Horrenbestez, eta azken urteetan “elkarbizitzaren bidean eta politika egiteko modu berrietan izandako aurrerapausoak ikusita», alderdi politiko guztiei “bide horretan jarraitzeko” deia egin die, “hori delako gizarte honek eskatzen diguna”. Ezker Anitza, ildo beretik Ildo beretik mintzatu da gobernu taldeko beste alderdia, Ezker Anitza. “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekin”, esan du. [...]
Bilduk adierazi du “enfrentamendura baino eramaten ez duten akusazio eta ezeztatze dinamika batean” ez dela sartuko. PSE-EEk aurkeztu berri duen Noski aldizkarian azaltzen diren baieztapenen harira egin ditu Bilduk adierazpen horiek.
Alderdi sozialistak Errenteria-Oreretako postontzi guztietan banatu du aldizkaria, eta “asmo elektoral argia” duela, eta “errealitatea” ez duela islatzen salatu du Alkatzetzan den alderdiak. Horren harira, “manipulatuta dauden datuak, testuingurutik kanpo nahita kokatutako adierazpenak, eta hainbat irudi helburu propagandistikoetarako bakarrik” erabili izana leporatu dio Bilduk PSE-EEri.
Ikuspegi eta ardura politikoa
Orain urtebete Alkatetzara heldu zenetik, “herria agertoki berri batera eramateko, maila guztietan eragiten duten oinarrizko arazoei erantzuna emateko, udal gobernuak egiturazko aldaketak” egin dituela gaineratu du Bilduk: “Hala nola, maila ekonomikoan, sozialean, politikoan, kulturalean eta elkarbizitzan”. Aurrera eramandako proiektuen artean, Errenteria 2025 Plan Estrategikoa aipatu du.
Errenteria-Oreretan “beharrezkoa den aldaketa politikoak, ikuspegi eta ardura politikoa” eskatzen dituela esan du Bilduk. Horrenbestez, eta azken urteetan “elkarbizitzaren bidean eta politika egiteko modu berrietan izandako aurrerapausoak ikusita», alderdi politiko guztiei “bide horretan jarraitzeko” deia egin die, “hori delako gizarte honek eskatzen diguna”.
Ezker Anitza, ildo beretik
Ildo beretik mintzatu da gobernu taldeko beste alderdia, Ezker Anitza. “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekin”, esan du.
Hala, Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen harira, PSE-EEk hartutako jarrera haserrealditzat jo du, eta aurreko gobernuak egindako kudeaketa kritikatu du.