97 oiartzuarrek eman dute izena Olaldeko etxebizitza tasatuetako bat lortzeko
97 oiartzuarren eskaera onartu dute Olalde eremuan eraikiko dituzten etxebizitza tasatuetako bat lortzeko. Onartuen eta baztertuen zerrendak uztailaren 9ra arte ikus daitezke udaletxeko informazio taulan, udalaren webgunean eta HITZArenean. Erreklamazi...
97 oiartzuarren eskaera onartu dute Olalde eremuan eraikiko dituzten etxebizitza tasatuetako bat lortzeko.
Onartuen eta baztertuen zerrendak uztailaren 9ra arte ikus daitezke udaletxeko informazio taulan, udalaren webgunean eta HITZArenean. Erreklamazioak ere epe honetan egin daitezkeela gogorarazi du udalak.
Uztailean eskatzaileei zozketan izango dituzten zenbakiak esleituko dizkiete ekitaldi publiko batean, eta ondoren, hilabete berean, etxebizitzen zozketa egingo dute.
Guztira, tasatutako 42 etxebizitza eraikiko dituzte Altzibarko Olalde eremuan, babes ofizialeko 90 etxebizitzarekin batera. Dagoeneko, promozio hori eraikitzeko lanak martxan daude.