Pintxo 2.0 ekimena uztailaren 19a arte luzatuko dute
“Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu” dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenarekin jarraituko dute uztailaren 19a arte. Portuko zazpi tabernak eta Amuteko batek jarraituko dute martxoan hasi zuten ekimenarekin. “Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian”, azaldu zuen Ion Bergarak, Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak. Asteazken eta ostegunero Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egiten dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero egiten dute eskaintza berezia, jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik, eguerdian eta gauean, uztailaren 19a arte. “Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta”, azaldu zuen Bergarak. Zortzi parte hartzaile Uztailaren 19a arte Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten zortzi tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ignacio, Itxaropena, Lekuona eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar eta Enbata; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.
“Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu” dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenarekin jarraituko dute uztailaren 19a arte. Portuko zazpi tabernak eta Amuteko batek jarraituko dute martxoan hasi zuten ekimenarekin.
“Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian”, azaldu zuen Ion Bergarak, Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak.
Asteazken eta ostegunero
Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egiten dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero egiten dute eskaintza berezia, jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik, eguerdian eta gauean, uztailaren 19a arte. “Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta”, azaldu zuen Bergarak.
Zortzi parte hartzaile
Uztailaren 19a arte Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten zortzi tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ignacio, Itxaropena, Lekuona eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar eta Enbata; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.


