
Euskal Herrian, txirrindularitzari esker egin zen ezagun Neil Stephens (Canberra, Australia, 1963), eta txirrindularitzaren munduari lotuta jarraitzen du oraindik ere. 1985ean hasi zuen ibilbide profesionala, eta bizikleta gainean ibili zen 1998ra arte. Gaur egun, GreenEDGE Team taldeko zuzendaria da. Peugeot-Michelin izan zen Stephensen lehenengo taldea, 1985ean. Ibilbide profesionaleko lehen garaipen garrantzitsuenetako bat, berriz, 1986an lortu zuen, Herald Sun Tour irabazi zuenean. Garai hartan, Australiako karrera entzutetsua zen Herald Sun Tour, eta Stephens Santini-Sierre taldean zegoen. Beste hainbat garaipen etorri ziren gero, eta beste hainbat talde: Ever Ready-Ammaco (1987); Zero Boys (1988), Caja Rural-Paternina (1989); Artiach-Royal (1990); Paternina Sport (1991); ONCE (1992-1996) eta Festina (1997-1998). Erretiratu aurretik, 1997an, Frantziako Tourreko etapa bat ere irabazi zuen, Festina taldean zegoela. Ez zen, ordea, haren lorpen bakarra izan. Lehen australiarra izan zen hiru lasterketa handiak —Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Espainiako Itzulia— bukatzen. Euskal Herrian, berriz, besteak beste, lautan jantzi zuen Ordiziako Klasikoko txapela. Bizikleta gainean gozatu egiten zuen Stephensek, baina baita sufritu ere. Hala ere, argi du bizitako unerik gehienak onak izan zirela: «Lasterketa onenetan parte hartzeko aukera izan nuen. Gutxik esan dezakete gustatzen zaien lan batean ari direla, eta nik horretarako aukera izan nuen». Unerik goxoena zein izan zen galdetuta, ez dauka [...]

Oarsoaldea, Donostialdea eta Behe Bidasoko alkateak Errenteria-Oreretan bilduko dira bihar LPP Lurralde Plan Partzialaren egoeraren analisia egiteko. Duela urtebete amaitu zen plan horri alegazioak aurkezteko epea, eta hainbat udalek aurkeztu bazituzte...

Hiru urteren ondoren Santiagoko Deabruak Kultur Elkartearen Trumoiak ikuskizuna itzuli zen San Juan plazara, larunbatean. Ekitaldia hasi aurretik zalantza zuten deabruek plaza berritua betetzeko gai izango ote ziren. Baina ikuskizuna hasi eta gutxira ...

“Krisi garaiek kontsumitzaileen aukerak murriztu” dituztelako, herriko ostalariek Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenarekin jarraituko dute uztailaren 19a arte. Portuko zazpi tabernak eta Amuteko batek jarraituko dute martxoan hasi zuten ekimenarekin. “Moda bat dela badakigu, baina Hondarribiko kasuan, bi euroren truke pintxoa eta tragoska eskaintzeaz gain, kalitatea zaindu nahi dugu. Maila handiko lokal eta sukaldariak daude Hondarribian”, azaldu zuen Ion Bergarak, Enbata tabernako arduradun eta ekimeneko partaideak. Asteazken eta ostegunero Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimena asteazken eta ostegunero egiten dute, eta bertako tabernariek eta Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak sustatuta sortu dute. Astero egiten dute eskaintza berezia, jaiegunetan eta jai bezperatan izan ezik, eguerdian eta gauean, uztailaren 19a arte. “Bezeroak erakarri eta bertako ostalaritza dinamizatu nahi dugu, baina hondarribiarrei zuzenduta dago bereziki, pintxo berriak eskainiko baititugu astero, ardo edo bestelako edariekin lagunduta”, azaldu zuen Bergarak. Zortzi parte hartzaile Uztailaren 19a arte Hondarribiko Pintxo 2.0 ekimenean parte hartuko duten zortzi tabernak honakoak dira: San Pedro kaleko Ignacio, Itxaropena, Lekuona eta Yola Berri; Zuloaga kaleko Hondar eta Enbata; Almirante Alonso kaleko Kai Zaharra eta Amute auzoko Casa Manolo.

Udako ordutegia jarri dute martxan gaur, Gazte Informazio Bulegoan. Honako ordutegian egongo da zabalik: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara, eta larunbatetan 10:30etik 13:30era.

Bildu: "Elkarbizitzaren eta politika egiteko modu berrien bidean jarraitzeko deia egin nahi diegu alderdi politikoei"

SOS Haur Lapurtuak Euskadiko elkarteko ordezkariak izango dira etzi Emeki elkartean. Emakumeen elkarteko kideek azaldu dutenaren arabera, jaio berrien desagertze kasuen ikerketak eta erantzukizunak landuko dituzte. Hondarribiarrei egungo egoera erakuts...

Faborito etiketa kendu zuen larunbatean Trintxerpe-Illunbek Luancoko (Asturias, Espainia) estropadan. KAE2 Ligaren barruko lehen estropada irabazita, uretara bota zuten etiketa hori, eta hizki larriz faborito izatera pasatu dira urdinak. Garaitu beharreko taldea da Pasaiakoa. Izan ere, erakustaldia eman zuten David Iglesiasek entrenatutakoek lehen estropada horretan, eta ia 20 segundoko aldearekin garaitu zuten Orio B bigarrena. Hirugarrena izan zen, estropada oso oan eginez, San Pedro B. Isi Sistiagak entrenatzen dituenak A traineruan aritzeko eskarmentu bila dabiltza KAE2an, hortaz, meritu handikoa izan zen moreen lana. Hibaikak, ordea, arazo asko izan zituen, eta azken aurren izan zen.

Zuketz tabernak irabazi du presoen aldeko III. Pintxo Lehiaketa iaz bezala. Hirugarren ekitaldian 22 parte hartzaile izan dira.

Astarloza Taldearen VIII. Herri Triatloia egin zuten larunbat arratsaldean San Pedron. Bertan, orotara, 54 parte hartzaile izan ziren (banaka atera zirenen eta hiruko taldeen artean), eta horietatik azkarrenak emakumeetan Naiara Mayo, gizonetan Richard Rivera, eta taldeka Iker Buda, Aitor Sayans, Ion Bravo izan ziren. Astarloza Taldekoek nabarmendu dute “giro bikaina” izan zela proba bitartean, bai parte hartzaileen aldetik baita ikusleen aldetik ere. Probaren irudiak ikusteko aukera honako estekan (Facebook helbidea da).

Gizarte Zerbitzuetako sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dizkiete laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko hain zuzen ere. Gainera, Gizarte Zerbitzu sisteman garatzen duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eskatu dezakete. 126.766 euro bideratuko dituzte eta hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten erakunde eta elkarteentzat 10.000 euro banatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko azken uztailaren 6a da. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, Udaletxeko arkupetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute. Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Erakunde hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, munduan laguntza hau eta askoz gehiago behar duen jende asko dago eta. Oso garrantzitsua da ere azpimarratzea bolondresek egiten duten lana. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”. “Urtero laguntzak antzeko erakundeei ematen dizkiegu” esan du Pelaezek. “Behin laguntza bati eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta. Erakunde serioak dira, lan bikaina egiten dutenak eta gure aldetik laguntzen jarraitu behar dugu. Kontutan hartzen dugun beste [...]

San Juan bezperan, hainbat su izan ziren herrian. Lehenengo piztu zutena, baina Doneztebe plazakoa izan zen. Bertan, urtero, dantza egiten dute.

Hondarribiko Udaleko Kultura sailak jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute. Kartelak bertikala iza...

Udalak Hondarribiko garapen iraunkorrerako Agenda 21aren plana neurtu eta balorazioak egiteko Hiritar Foroa deitu du etziko. Bilera 19.00etan egingo dute udaletxeko areto nagusian eta bertara deituta daude Agenda 21aren inguruan interesa duten hiritar ...