Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Neil Stephens: «Bizikleta gainean gehiago gozatzen da, eta gehiago sufritu»

Euskal Herrian, txirrindularitzari esker egin zen ezagun Neil Stephens (Canberra, Australia, 1963), eta txirrindularitzaren munduari lotuta jarraitzen du oraindik ere. 1985ean hasi zuen ibilbide profesionala, eta bizikleta gainean ibili zen 1998ra arte. Gaur egun, GreenEDGE Team taldeko zuzendaria da. Peugeot-Michelin izan zen Stephensen lehenengo taldea, 1985ean. Ibilbide profesionaleko lehen garaipen garrantzitsuenetako bat, berriz, 1986an lortu zuen, Herald Sun Tour irabazi zuenean. Garai hartan, Australiako karrera entzutetsua zen Herald Sun Tour, eta Stephens Santini-Sierre taldean zegoen. Beste hainbat garaipen etorri ziren gero, eta beste hainbat talde: Ever Ready-Ammaco (1987); Zero Boys (1988), Caja Rural-Paternina (1989); Artiach-Royal (1990); Paternina Sport (1991); ONCE (1992-1996) eta Festina (1997-1998). Erretiratu aurretik, 1997an, Frantziako Tourreko etapa bat ere irabazi zuen, Festina taldean zegoela. Ez zen, ordea, haren lorpen bakarra izan. Lehen australiarra izan zen hiru lasterketa handiak —Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Espainiako Itzulia— bukatzen. Euskal Herrian, berriz, besteak beste, lautan jantzi zuen Ordiziako Klasikoko txapela. Bizikleta gainean gozatu egiten zuen Stephensek, baina baita sufritu ere. Hala ere, argi du bizitako unerik gehienak onak izan zirela: «Lasterketa onenetan parte hartzeko aukera izan nuen. Gutxik esan dezakete gustatzen zaien lan batean ari direla, eta nik horretarako aukera izan nuen». Unerik goxoena zein izan zen galdetuta, ez dauka [...]

admin
Bidasoa
2012/06/25

ONCE

Euskal Herrian, txirrindularitzari esker egin zen ezagun Neil Stephens (Canberra, Australia, 1963), eta txirrindularitzaren munduari lotuta jarraitzen du oraindik ere. 1985ean hasi zuen ibilbide profesionala, eta bizikleta gainean ibili zen 1998ra arte. Gaur egun, GreenEDGE Team taldeko zuzendaria da.

Peugeot-Michelin izan zen Stephensen lehenengo taldea, 1985ean. Ibilbide profesionaleko lehen garaipen garrantzitsuenetako bat, berriz, 1986an lortu zuen, Herald Sun Tour irabazi zuenean. Garai hartan, Australiako karrera entzutetsua zen Herald Sun Tour, eta Stephens Santini-Sierre taldean zegoen.

Beste hainbat garaipen etorri ziren gero, eta beste hainbat talde: Ever Ready-Ammaco (1987); Zero Boys (1988), Caja Rural-Paternina (1989); Artiach-Royal (1990); Paternina Sport (1991); ONCE (1992-1996) eta Festina (1997-1998). Erretiratu aurretik, 1997an, Frantziako Tourreko etapa bat ere irabazi zuen, Festina taldean zegoela.

Ez zen, ordea, haren lorpen bakarra izan. Lehen australiarra izan zen hiru lasterketa handiak —Frantziako Tourra, Italiako Giroa eta Espainiako Itzulia— bukatzen. Euskal Herrian, berriz, besteak beste, lautan jantzi zuen Ordiziako Klasikoko txapela.

Bizikleta gainean gozatu egiten zuen Stephensek, baina baita sufritu ere. Hala ere, argi du bizitako unerik gehienak onak izan zirela: «Lasterketa onenetan parte hartzeko aukera izan nuen. Gutxik esan dezakete gustatzen zaien lan batean ari direla, eta nik horretarako aukera izan nuen».

Unerik goxoena zein izan zen galdetuta, ez dauka bakarra buruan. Urterik eta unerik onenak ONCE taldean pasa zituela dio, ordea. Bost urte igaro zituen han, baina talde horretaraino iristea ez zen erraza izan: «Urteak eman nituen talde handi eta on batera iritsi ahal izateko. Gainera, ni taldera iritsi nintzenean, munduko onenetako bat zen, onena ez bazen». Oso oroitzapen onak ditu ordukoak.

Ondorengo urteak Bizikleta utzi ondoren, Linda McCartney Racing Team eta Liberty Seguros taldeetako kirol zuzendaria izan zen. Gaur egun, berriz, GreenEDGE Team taldeko zuzendaria da. Bestelako garai batean dago orain, baina gustuko duen lanean jarraitzen du; txirrindularitza munduari lotuta, eta gustura zegoen jendearekin.

Autotik jarraitzen die txirrindulariei, eta gozatzen eta sufritzen jarraitzen du, baina beste modu batera: «Autoan joatea ezberdina da. Asko gozatu nuen bizikletan; autoan baino gehiago gozatzen da, baina baita sufritu ere. Orain, autoan, gozatu eta sufritu ere egiten dut, baina lasaiagoa da, beste modu batera hartzen ditut gauzak».

Stephensek nabarmendu duenez, aldaketa hori emazteak nabaritu du gehien: «Hari galdetu besterik ez dago zein izan den aldaketa. Lehen, lasterketa garrantzitsuren bat-edo banuen, ez nuen lorik egiten, jateko ere urduri egoten nintzen… Orain ere urduritzen naiz, baina…».

GreenEDGE Team taldea Australiakoa da jatorriz, Stephens bera bezala. Taldean dago, Stephensen bizilekuan, Oiartzunen bizi den beste txirrindulari australiar bat ere: Allan Davis.

Denboraldi bateko ibilbidea du taldeak, eta hainbat garaipen lortuak ditu: guztira, hamasei lasterketa irabazi ditu taldeak, tartean Milan-San Remo. Balantzea, beraz, ezin hobea da txirrindulari ohiarentzat. «Positiboa baizik ezin du izan balantzeak», dio: «Irabazi ditugun lasterketetatik hamar, gainera, Pro Tour-ekoak baitira».

Urtebeteko emaitza, ametsa baino hobea da: «Ezta ametsetan ere ez genuen halakorik espero. Munduko hamar talderik onenen artean egotea asko litzateke, baina gu hiru-lau onenen artean egon gara urte guztian».

Horrek, baina, kezkatu ere egiten ditu Stephens bera eta taldekoak: «Orain ikusi egin behar dugu taldeak nola jarraitzen duen, zer ematen duen aurrerago, baina gozatzen jarraituko dugu». Frantziako Tourrari eta 2012-2013ko denboraldiari begira jarri dira dagoeneko.

Ziur dago; taldeak txirrindularitza indartuko du Australian: «Gero eta gehiago gara hango txirrindulariak eta txirrindularitza zaleak. Pro Tour talde bat besterik ez genuen falta, eta hori, orain, lortu egin dugu. Nahasketa ona egin dugu, Europako eta Australiako jendearekin osatu dugu taldea».

Jarraitzaileak pilatzen ari da taldea han, baina baita hemen ere. Izan ere, Oiartzunen zein Euskal Herrian, jarraitzaile asko ditu Stephensek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.