LPPren egoeraren analisia egingo dute hiru eskualdetako alkateek
Oarsoaldea, Donostialdea eta Behe Bidasoko alkateak Errenteria-Oreretan bilduko dira bihar LPP Lurralde Plan Partzialaren egoeraren analisia egiteko. Duela urtebete amaitu zen plan horri alegazioak aurkezteko epea, eta hainbat udalek aurkeztu bazituzte...
Oarsoaldea, Donostialdea eta Behe Bidasoko alkateak Errenteria-Oreretan bilduko dira bihar LPP Lurralde Plan Partzialaren egoeraren analisia egiteko. Duela urtebete amaitu zen plan horri alegazioak aurkezteko epea, eta hainbat udalek aurkeztu bazituzten ere, oraindik ez dute erantzunik jaso.
Egoeraren analisia egin ostean, Eusko Jaurlaritzari eta Gipuzkoako Foru Aldundiari udalerri guztien artean LPPren egoera aztertzeko eskakizuna helaraziko diete.
LPP 2010eko uztailaren 16an onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta urte horretako abenduaren 17an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean publiko eta audientziarako epearen luzapena argitaratu zen 2011ko urtarrilaren 20ra arte. Plan horretan, hirigintza proiektuak, errepide eta trenbide sarea, garraio publikoa eta jarduera ekonomiko berrien integrazio estrategiak biltzen dira.

