Jaietako kartel lehiaketa martxan jarri dute
Hondarribiko Udaleko Kultura sailak jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute. Kartelak bertikala iza...
Hondarribiko Udaleko Kultura sailak jaietako kartel lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute.
Kartelak bertikala izan behar du eta bere luze zabalera 70 x 50 zentimetrotakoa; neurri hauek betetzen ez dituzten lanak ez dituzte onartuko. Egileek ez diote markorik jarriko, horretaz antolatzaileak arduratuko baitira. Lehiaketara aurkezten diren kartel guztietan honako lema hau agertu behar da: Hondarribiko Jaiak 2012ko iraila. Irabazlearentzat 650 euroko saria banatuko dute, 300 euro bigarrenarentzat eta 200 euro hirugarrenarentzat.
Lanak honako helbide honetara eraman behar dituzte, uztailaren 20a aurretik: Hondarribiko Udala, Biztanlearen Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia, 20. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute.

