Haur lapurtuen gaia landuko dute etzi Emekin
SOS Haur Lapurtuak Euskadiko elkarteko ordezkariak izango dira etzi Emeki elkartean. Emakumeen elkarteko kideek azaldu dutenaren arabera, jaio berrien desagertze kasuen ikerketak eta erantzukizunak landuko dituzte. Hondarribiarrei egungo egoera erakuts...
SOS Haur Lapurtuak Euskadiko elkarteko ordezkariak izango dira etzi Emeki elkartean. Emakumeen elkarteko kideek azaldu dutenaren arabera, jaio berrien desagertze kasuen ikerketak eta erantzukizunak landuko dituzte. Hondarribiarrei egungo egoera erakutsiko diete, eta sortu daitezken galderak erantzungo dituzte. Hitzaldia etzi arratsaldeko bostetan egingo dute Emekiko elkartean eta hondarribiarrak hitzaldira hurbiltzera animatu dituzte.

