Agenda 21eko Hiritar Foroa egingo dute etzi
Udalak Hondarribiko garapen iraunkorrerako Agenda 21aren plana neurtu eta balorazioak egiteko Hiritar Foroa deitu du etziko. Bilera 19.00etan egingo dute udaletxeko areto nagusian eta bertara deituta daude Agenda 21aren inguruan interesa duten hiritar ...
Udalak Hondarribiko garapen iraunkorrerako Agenda 21aren plana neurtu eta balorazioak egiteko Hiritar Foroa deitu du etziko. Bilera 19.00etan egingo dute udaletxeko areto nagusian eta bertara deituta daude Agenda 21aren inguruan interesa duten hiritar eta erakunde guztiak.
“Hondarribiko Udalak udalerriko Agenda 21 prozesuaren kalitatea neurtu, garapen iraunkorrerako onartu zen I. Ekintza Planaren jarraipena egin eta tokiko iraunkortasun adierazleak kalkulatu” egingo dituzte, adierazi dute Udaletik ohar batean.
Etziko bileran, “egin berri den ebaluazio horren berri eman nahi zaie hiritarrei eta gainera, azken lau urteetan Eskolako Agenda 21ak lortutako emaitzak ere azalduko dira”, adierazi dute.

