136.000 euroko diru laguntza jasoko dute hainbat GKE eta elkarteek
Gizarte Zerbitzuetako sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dizkiete laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko hain zuzen ere. Gainera, Gizarte Zerbitzu sisteman garatzen duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eskatu dezakete. 126.766 euro bideratuko dituzte eta hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten erakunde eta elkarteentzat 10.000 euro banatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko azken uztailaren 6a da. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, Udaletxeko arkupetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute. Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Erakunde hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, munduan laguntza hau eta askoz gehiago behar duen jende asko dago eta. Oso garrantzitsua da ere azpimarratzea bolondresek egiten duten lana. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”. “Urtero laguntzak antzeko erakundeei ematen dizkiegu” esan du Pelaezek. “Behin laguntza bati eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta. Erakunde serioak dira, lan bikaina egiten dutenak eta gure aldetik laguntzen jarraitu behar dugu. Kontutan hartzen dugun beste [...]
Gizarte Zerbitzuetako sailak laguntza ekonomikoak eskatzeko deialdia ireki du aste honetan. Gobernuz Kanpoko Erakundeei zuzendu dizkiete laguntza hauek, garapen bidean dauden herrien baldintza sozio-ekonomikoak garatu eta hobetzeko hain zuzen ere. Gainera, Gizarte Zerbitzu sisteman garatzen duten erakunde eta elkarteek ere laguntza eskatu dezakete.
126.766 euro bideratuko dituzte eta hortaz gain, gizarte arloan lan egiten duten erakunde eta elkarteentzat 10.000 euro banatuko dituzte. Eskaerak aurkezteko azken uztailaren 6a da. Biztanlearen Arreta Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak, Hondarribiko Kale Nagusiko 20. zenbakian, Udaletxeko arkupetan. Biztanleriaren Arreta Zerbitzua astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era irekitzen dute.
Maite Pelaezek, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak esan duenez, “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Erakunde hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, munduan laguntza hau eta askoz gehiago behar duen jende asko dago eta. Oso garrantzitsua da ere azpimarratzea bolondresek egiten duten lana. Beraiek gabe ezingo litzateke ezer egin, ez beharra duten herrialdeetan eta ezta hemen ere, etengabe mugitzen dira eta”.
“Urtero laguntzak antzeko erakundeei ematen dizkiegu” esan du Pelaezek. “Behin laguntza bati eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta. Erakunde serioak dira, lan bikaina egiten dutenak eta gure aldetik laguntzen jarraitu behar dugu. Kontutan hartzen dugun beste erizpide bat, laguntza eskatzen duten erakundeen delegatua Bidasoa Bailarakoa izatea da”.

