Proisa defendatzeko eguna San Pedron
Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin dute gaurko ekimenekin eta Proisaren alde. Hartara, Pasaiako Udalari eskatu diote “herriko elkarte, talde eta herritarren borondatea” errespeta dezala: “Badakigu konponbidea ez dela erraza, baina indarrak eraikina mantendu eta kulturgunea sortzen ipintzeko eskatzen diegu. Gure laguntza osoa izango duzue lan horretan”. Proisa defendatzeko sortu duten lantaldeko kideen arabera, krisi garaia “aukeren garaia” da ere, “aukera bat herriaren bihotzean kokatua dagoen espazio aske bati, jendea elkartu eta hainbat jarduera egiteko espazio bati; umeak euria denean jolasteko espazio bati”. Hala, taldekoen arabera, Proisa beharrezkoa da, “gizartea krisian dagoelako, eta krisia eramangarria izateko kultura besterik ez zaigulako geratzen”. Bide horretan kokatu dituzte gaurko ekimenak. Goizean muralak, kalejirak eta bestelako ekimenak egin dituzte Proisa aurrean manifestua irakurri arte. Arratsaldean, kontzertuak (Imanol Carballo & Zudaire), 16:30), Tirri-Tarraren kalejira (17:30), triatloia (18:30) eta herri parrillada (21:00) egingo dituzte. Ondoren San Joan suaren txanda izango da (22:00etan).
Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin dute gaurko ekimenekin eta Proisaren alde. Hartara, Pasaiako Udalari eskatu diote “herriko elkarte, talde eta herritarren borondatea” errespeta dezala: “Badakigu konponbidea ez dela erraza, baina indarrak eraikina mantendu eta kulturgunea sortzen ipintzeko eskatzen diegu. Gure laguntza osoa izango duzue lan horretan”.
Proisa defendatzeko sortu duten lantaldeko kideen arabera, krisi garaia “aukeren garaia” da ere, “aukera bat herriaren bihotzean kokatua dagoen espazio aske bati, jendea elkartu eta hainbat jarduera egiteko espazio bati; umeak euria denean jolasteko espazio bati”. Hala, taldekoen arabera, Proisa beharrezkoa da, “gizartea krisian dagoelako, eta krisia eramangarria izateko kultura besterik ez zaigulako geratzen”.
Bide horretan kokatu dituzte gaurko ekimenak. Goizean muralak, kalejirak eta bestelako ekimenak egin dituzte Proisa aurrean manifestua irakurri arte. Arratsaldean, kontzertuak (Imanol Carballo & Zudaire), 16:30), Tirri-Tarraren kalejira (17:30), triatloia (18:30) eta herri parrillada (21:00) egingo dituzte. Ondoren San Joan suaren txanda izango da (22:00etan).