Herrera Herrirak bi helburuko ekimena antolatu du datorren asteko larunbaterako (hilak 30). Gomistegi ondoko obra hondakin mendia igoko dute lehenik –Urarte-Mendi izena jarri diote—, eta ondoren Zirira Etxean herri bazkaria egingo dute. Bi ekimenek mami ideologiko handia dute Herrera Herriraren arabera: batetik, Urarte-Mendirekin maiatzaren 12an iragarri zuten “lurraren bataila” hasiko dute; bestetik, Ziriza herritarrentzako gune kultural eta balioanitza izatea eskatuko dute, horretarako egin beharreko inbertsioak aldarrikatuz, “Kaiko Herrera ordenatzeko egin genuen agirian esan bezala”. Topoko bidean dagoen obra hondakin mendia kentzeko eta garbitzeko eskatuko dute, alegia, Urarte-Mendi ken dezatela, “herritarren aisia eremu bihur dadin, guk landutako Kaiko Herrera ordenatzeko proposamenean agertzen den bezala”. Hori egiteko, 30 bat metroko harri eta hondar mendira igoko dira batzordeko bi edo hiru kide, “eta bertan, mendietan egin ohi den bezala, buzoia jarriko dugu”. Buzoiaren barruan “mendiaren konkistaren” berri emateko agiria jarriko dute, Herrera Herriraren ikurrarekin batera. Urarte-Mendi izena jarri diote Urarte bertako toponimoa delako. Hondakin horiek Herrerako topo geltokiaren lanetatik atera dituzte, eta bertan hilabete asko daramate. Herrera Herriaren arabera Jaurlaritzaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eskumena da horiek bertatik kentzea, eta jakinarazi dute hondakin horiek bertan egoteagatik Portuak dirua jasotzen duela. Zirizan bazkaria egingo dute ondoren. Kulturarako gunea izatea nahi dute Herrera Herrirakoek [...]
Proisa kulturgunearen aldeko eguna egitena ari dira gaur San Pedron. Eraikina bota nahi dute, eta hura defendatzeko egin duten manifestuaren arabera —gaur eguerdiko ekimenak bukatu dituztenean irakurri dute agiria—, eraikina botatzeaz harago, “eraikina birziklatu eta herriari zabalik egongo den kulturgune bat” sortu nahi dute. San Pedroko eta kanpoko hainbat taldek, eragilek eta norbanakok bat egin dute gaurko ekimenekin eta Proisaren alde. Hartara, Pasaiako Udalari eskatu diote “herriko elkarte, talde eta herritarren borondatea” errespeta dezala: “Badakigu konponbidea ez dela erraza, baina indarrak eraikina mantendu eta kulturgunea sortzen ipintzeko eskatzen diegu. Gure laguntza osoa izango duzue lan horretan”. Proisa defendatzeko sortu duten lantaldeko kideen arabera, krisi garaia “aukeren garaia” da ere, “aukera bat herriaren bihotzean kokatua dagoen espazio aske bati, jendea elkartu eta hainbat jarduera egiteko espazio bati; umeak euria denean jolasteko espazio bati”. Hala, taldekoen arabera, Proisa beharrezkoa da, “gizartea krisian dagoelako, eta krisia eramangarria izateko kultura besterik ez zaigulako geratzen”. Bide horretan kokatu dituzte gaurko ekimenak. Goizean muralak, kalejirak eta bestelako ekimenak egin dituzte Proisa aurrean manifestua irakurri arte. Arratsaldean, kontzertuak (Imanol Carballo & Zudaire), 16:30), Tirri-Tarraren kalejira (17:30), triatloia (18:30) eta herri parrillada (21:00) egingo dituzte. Ondoren San Joan suaren txanda izango da (22:00etan).
Oreretako Gazte Asanbladako eskalada taldeak antolatuta, uztailaren 7an I. Bloke Txapelketa egingo dute, Kabia espazio kreaktiboan. Herritar guztiei zuzendua dago, eta parte hartzaileen mailaren arabera, egituratu dute programa. Aurretik (eskalada[a bi...
Ofizialki jaiak San Joan sua piztearekin batera hasiko badira ere, gaur eguerdian koadrilek jarri duten giroa festatzat besterik ezin da hartu. Horren aurretik, ekitaldi mordoa izan da, eta hala nola, 3×3 saskibaloi partidak nabarmendu daitezke...
Gaur arratsean hasiko dira ofizialki Irungo San Pedro eta San Martzial jaiak. Dena prest dago jada Irunen, izan ere, goizetik daramatelako ekimenak egiten. Horien artean deigarriena Betti Gotti Euskara eta Kultura Elkarteak antolatu dituen koadrila art...
Galiziako Astearen barruko egunik garrantzitsuena da gaur. Karpa jarri dute Zumardian, eta handik pasatzen direnek bertako produktuak probatzeko aukera izango dute, hala nola, Riveiro ardoarekin. Janarien arten, olagarroa da nagusi, eta goizean zehar p...
Hainbat haur animatu dira goiza Eskolatik Kalera ekimenarekin pasatzera. Goiz-goizetik altxorraren bila atera dira pirataz jantzita, eta herriko kaleetan barrena ibili dira ea nork topatzen duen lehenengo. Horretarako, baina, hainbat proba egin behar i...
12:30ean irekiko dute ofizialki Hendaiako Itsas etorbide berriko lehen zatia, eta funtzionamendu berria ezagutzeko aukera izanen da. Aurretik, 10:00etatik aurrera, bizikleta apainduen lehiaketara aurkeztutako txirrindulak erakutsiko dituzte, eta Herrik...