Olagarroa egunez, eta queimada gauean
Galiziako Astearen barruko egunik garrantzitsuena da gaur. Karpa jarri dute Zumardian, eta handik pasatzen direnek bertako produktuak probatzeko aukera izango dute, hala nola, Riveiro ardoarekin. Janarien arten, olagarroa da nagusi, eta goizean zehar p...
Galiziako Astearen barruko egunik garrantzitsuena da gaur. Karpa jarri dute Zumardian, eta handik pasatzen direnek bertako produktuak probatzeko aukera izango dute, hala nola, Riveiro ardoarekin. Janarien arten, olagarroa da nagusi, eta goizean zehar prestatzen aritu dira, haragiarekin batera.
Musika ere ez da faltako, Trisquele taldeko gaita jotzaileak dabiltza herrian barrena, eta arratsaldean, berriz, Os Galaicos taldea. San Joan bezpera izanik queimada izango da eguneko beste protagonista. Gauean, 22:30ean, egingo dute herri queimada Zumardian bertan.