Koadrilek hasi dute festa
Ofizialki jaiak San Joan sua piztearekin batera hasiko badira ere, gaur eguerdian koadrilek jarri duten giroa festatzat besterik ezin da hartu. Horren aurretik, ekitaldi mordoa izan da, eta hala nola, 3×3 saskibaloi partidak nabarmendu daitezke...
Ofizialki jaiak San Joan sua piztearekin batera hasiko badira ere, gaur eguerdian koadrilek jarri duten giroa festatzat besterik ezin da hartu. Horren aurretik, ekitaldi mordoa izan da, eta hala nola, 3×3 saskibaloi partidak nabarmendu daitezke. Goizean goiz hasi dira kirolean Zabaltza plazan eta han ibili dira nahikoa izerdia botaz gazteak.
Giro lasai horretatik aldenduta, 13:30ean abiatu dira koadrilak, bakoitza jaietarako prestatu duen kamisetarekin, Urdanibia plazatik. Ficoba zuten helmuga, han bazkaltzekoak baitziren. Bidea batukadarekin nahiz txarangarekin egin dute.
Arratsaldeko ekitaldiak trinketearekin hasi dira, eta beste batzuk, berriz, nahiago izan dute pilotarekin baino puzzlearekin denbora pasatu. Hamarnaka lagun animatu dira Erromes plazan 200 piezatik hasi eta 500 piezatarainoko puzzleak egitera.
Gaurko azken orduak, eta uztailaren 1a artekoak ekitaldiz beteta egongo dira.