Herrera Herrira, Urarte-Mendiren kontra eta Zirizaren alde
Herrera Herrirak bi helburuko ekimena antolatu du datorren asteko larunbaterako (hilak 30). Gomistegi ondoko obra hondakin mendia igoko dute lehenik –Urarte-Mendi izena jarri diote—, eta ondoren Zirira Etxean herri bazkaria egingo dute. Bi ekimenek mami ideologiko handia dute Herrera Herriraren arabera: batetik, Urarte-Mendirekin maiatzaren 12an iragarri zuten “lurraren bataila” hasiko dute; bestetik, Ziriza herritarrentzako gune kultural eta balioanitza izatea eskatuko dute, horretarako egin beharreko inbertsioak aldarrikatuz, “Kaiko Herrera ordenatzeko egin genuen agirian esan bezala”. Topoko bidean dagoen obra hondakin mendia kentzeko eta garbitzeko eskatuko dute, alegia, Urarte-Mendi ken dezatela, “herritarren aisia eremu bihur dadin, guk landutako Kaiko Herrera ordenatzeko proposamenean agertzen den bezala”. Hori egiteko, 30 bat metroko harri eta hondar mendira igoko dira batzordeko bi edo hiru kide, “eta bertan, mendietan egin ohi den bezala, buzoia jarriko dugu”. Buzoiaren barruan “mendiaren konkistaren” berri emateko agiria jarriko dute, Herrera Herriraren ikurrarekin batera. Urarte-Mendi izena jarri diote Urarte bertako toponimoa delako. Hondakin horiek Herrerako topo geltokiaren lanetatik atera dituzte, eta bertan hilabete asko daramate. Herrera Herriaren arabera Jaurlaritzaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eskumena da horiek bertatik kentzea, eta jakinarazi dute hondakin horiek bertan egoteagatik Portuak dirua jasotzen duela. Zirizan bazkaria egingo dute ondoren. Kulturarako gunea izatea nahi dute Herrera Herrirakoek [...]
Herrera Herrirak bi helburuko ekimena antolatu du datorren asteko larunbaterako (hilak 30). Gomistegi ondoko obra hondakin mendia igoko dute lehenik –Urarte-Mendi izena jarri diote—, eta ondoren Zirira Etxean herri bazkaria egingo dute. Bi ekimenek mami ideologiko handia dute Herrera Herriraren arabera: batetik, Urarte-Mendirekin maiatzaren 12an iragarri zuten “lurraren bataila” hasiko dute; bestetik, Ziriza herritarrentzako gune kultural eta balioanitza izatea eskatuko dute, horretarako egin beharreko inbertsioak aldarrikatuz, “Kaiko Herrera ordenatzeko egin genuen agirian esan bezala”.
Topoko bidean dagoen obra hondakin mendia kentzeko eta garbitzeko eskatuko dute, alegia, Urarte-Mendi ken dezatela, “herritarren aisia eremu bihur dadin, guk landutako Kaiko Herrera ordenatzeko proposamenean agertzen den bezala”. Hori egiteko, 30 bat metroko harri eta hondar mendira igoko dira batzordeko bi edo hiru kide, “eta bertan, mendietan egin ohi den bezala, buzoia jarriko dugu”. Buzoiaren barruan “mendiaren konkistaren” berri emateko agiria jarriko dute, Herrera Herriraren ikurrarekin batera. Urarte-Mendi izena jarri diote Urarte bertako toponimoa delako. Hondakin horiek Herrerako topo geltokiaren lanetatik atera dituzte, eta bertan hilabete asko daramate. Herrera Herriaren arabera Jaurlaritzaren eta Euskal Trenbide Sarearen (ETS) eskumena da horiek bertatik kentzea, eta jakinarazi dute hondakin horiek bertan egoteagatik Portuak dirua jasotzen duela.
Zirizan bazkaria egingo dute ondoren. Kulturarako gunea izatea nahi dute Herrera Herrirakoek gunea, eta horren aldeko borrokaren hasiera besterik ez dela izango larunbatekoa. Bazkaria Ziriza barruan egingo dutela ziurtatu dute batzordekoek. Alta, azken aldian sortu diren Zirizaren gaineko berrien errepasoa eginez, EAJk plazaratu duen Aranzadiren egoitza Zirizan jartzeko aukera “botoen arrantzarako” dela esan dute batzordekoek. Gainera, Aranzadi Zientzia Elkarteko ordezkariekin hitz egin dutela esan dute Herrera Herrirakoek, Zirizaren gainean dituzten asmoak azaltzeko: “Guk nahiko genuke Aranzadiren egoitza Kaiko Herrerako edozein tokitan egotea, baina Zirizan ez, guk uste baitugu beste zeregin batzuetarako dela Ziriza, herritarren erabilerarako alegia. Aranzadikoek guztiz ulertu eta onartu zuten gure jarrera. Ez gaude Aranzadiren kontra”.