Gaur inauguratuko dute Itsas etorbide berriko lehen zatia
12:30ean irekiko dute ofizialki Hendaiako Itsas etorbide berriko lehen zatia, eta funtzionamendu berria ezagutzeko aukera izanen da. Aurretik, 10:00etatik aurrera, bizikleta apainduen lehiaketara aurkeztutako txirrindulak erakutsiko dituzte, eta Herrik...
12:30ean irekiko dute ofizialki Hendaiako Itsas etorbide berriko lehen zatia, eta funtzionamendu berria ezagutzeko aukera izanen da. Aurretik, 10:00etatik aurrera, bizikleta apainduen lehiaketara aurkeztutako txirrindulak erakutsiko dituzte, eta Herriko Etxean hainbat animazio antolatuko ditu pasealekuko plazatxoetan. Inaugurazio ekitaldia Zokoburu parean eraiki duten plazatxo berrian izanen da, eta ondoren zintzur bustitzea prestatuko dute La Pinta jatetxean.
Gaur zabalduko dutena, Itsas etorbidearen erabateko berritzearen lehen zatia izanen da. Zailtasun teknikoak eta aurrekontua oso handiak izanik, berriritartzea zatika egiten ari dira, etorbidearen mendebaldetik hasita, Zokoburutik. Hondartza denboraldia iritsita obrak gelditu eta makinak gorde dituzte, eta udazkenean jarraituko dute lanekin.