PSE-EEren aldizkariak ez duela errealitatearekin bat egiten dio Ezker Anitzak
Aste honetan PSE-EEk aldizkari berri bat atera du, Noski, eta horren harira, Ezker Anitzak aldizkari horren edukia kritikatu du: “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekinR...
Aste honetan PSE-EEk aldizkari berri bat atera du, Noski, eta horren harira, Ezker Anitzak aldizkari horren edukia kritikatu du: “Errealitateak ez du bat egiten enplegu plana edo Gaztañoko babes ofizialeko etxebizitzei buruz esan dutenarekin”.
Beraun Kaputxinoetako igerilekuekin hartutako jarrera haserrealditzat jo du Ezker Anitzak, eta gogorarazi du aurreko legegintzaldian Eusko Jaurlaritzak Hiriber programaren barruan 700.000 euro ematea atzera bota zuela.
Ezker Anitzak gaineratu du “Beraun-Kaputxinoetako igerilekuen aldeko apustua” egin duela “beti”, eta udal akordio zabala eskatu zuen “alderdi bakarra” izan dela: “PSE-EEk nahiago izan zuen bakarrik kudeatu proiektu hori”. Era berean, horren “erabilera elektorala” kritikatu du. Azkenik, PSE-EEri eskatu dio proiektuaren bigarren fasea aurrera ateratzeko ahaleginarekin bat egiteko.