“Ostrukarena egitea” egotzi dio PSE-EEk Bilduri urtebeteko legegintzaldiaren balantzean
Udalaren egoera “oso kezkagarritzat” jo du PSE-EEk, Bilduren urtebeteko gobernua baloratzeko gaur arratsaldean egin duen prentsaurrekoan. “Dedikazio falta, despotismoa, eta opakotasuna” egotzi diote Bilduri Lore Suarezek, Izaskun Gomezek eta Bixen Itsasok, beren Trintxerpeko egoitzan egindako adierazpenetan. Esan dutenez, aldundiaren hitzarmenean aurreikusitako hainbat diru partida galtzeko zorian dago Pasaia, tartean Antxoko pilotalekuarena aipatuz. San Pedroko arrandegi berriaren kudeaketan Amaia Agirregabiria egiten ari den kudeaketa ere “penagarritzat” jo dute, “denok erabakia itxaroten zutenean, atzerapena” eskatu duelako. “Akordioak ixteko gaitasun eza” leporatu diote, zentzu honetan, Amaia Agirregabiria alkateari, eta baita “kudeaketarako gaitasun eza”. Egoera ekonomiko larria Kezka berezia agertu dute udalaren egoera ekonomikoarengatik. Salatu dutenez, “kontu hartzailea bere funtzioetatik baztertzeko erabakia” kontuak estaltzeko nahi bati baino ez dio erantzuten. PSE-EEk salatu duenez, kontu hartzailearen espedientea atzera botatzea erabaki du gobernu taldeak, udalaren jarduna oztopatzen duela argudiatuta. PSE-EEk, aitzitik, bestelako asmoa dakusa gobernu taldearen ekinbidean. Salatu dutenez, “udalaren benetako egoera ekonomikoa estaltzeko asmoz hartutako erabakia izan da” eta oso larritzat jo dute. Beren tesia defendatzeko, azken udalbatzarrean hartutako erabakia aipatu dute. Udalbatzarrak aldundiari 552.000 euroko mailegua eskatzea onetsi zuen lehengo ekainaren 12an, eta Bixen Itsasoren arabera, eskaera hori udalaren egoera ekonomikoa defizitarioa dela berresten du. Horrez gain, Gobernu Taldeak udalak mailegua zein interes tasarekin [...]
Udalaren egoera “oso kezkagarritzat” jo du PSE-EEk, Bilduren urtebeteko gobernua baloratzeko gaur arratsaldean egin duen prentsaurrekoan. “Dedikazio falta, despotismoa, eta opakotasuna” egotzi diote Bilduri Lore Suarezek, Izaskun Gomezek eta Bixen Itsasok, beren Trintxerpeko egoitzan egindako adierazpenetan.
Esan dutenez, aldundiaren hitzarmenean aurreikusitako hainbat diru partida galtzeko zorian dago Pasaia, tartean Antxoko pilotalekuarena aipatuz.
San Pedroko arrandegi berriaren kudeaketan Amaia Agirregabiria egiten ari den kudeaketa ere “penagarritzat” jo dute, “denok erabakia itxaroten zutenean, atzerapena” eskatu duelako. “Akordioak ixteko gaitasun eza” leporatu diote, zentzu honetan, Amaia Agirregabiria alkateari, eta baita “kudeaketarako gaitasun eza”.
Egoera ekonomiko larria
Kezka berezia agertu dute udalaren egoera ekonomikoarengatik. Salatu dutenez, “kontu hartzailea bere funtzioetatik baztertzeko erabakia” kontuak estaltzeko nahi bati baino ez dio erantzuten.
PSE-EEk salatu duenez, kontu hartzailearen espedientea atzera botatzea erabaki du gobernu taldeak, udalaren jarduna oztopatzen duela argudiatuta. PSE-EEk, aitzitik, bestelako asmoa dakusa gobernu taldearen ekinbidean. Salatu dutenez, “udalaren benetako egoera ekonomikoa estaltzeko asmoz hartutako erabakia izan da” eta oso larritzat jo dute. Beren tesia defendatzeko, azken udalbatzarrean hartutako erabakia aipatu dute. Udalbatzarrak aldundiari 552.000 euroko mailegua eskatzea onetsi zuen lehengo ekainaren 12an, eta Bixen Itsasoren arabera, eskaera hori udalaren egoera ekonomikoa defizitarioa dela berresten du. Horrez gain, Gobernu Taldeak udalak mailegua zein interes tasarekin ordaindu beharko duen ez duela argitu salatu zuten, eta baieztatu du kontu hartzaileak ez lukeela halako operaziorik begi onez ikusiko.
Mugak
Urtebeteko epean mugen batzordea ez delako deitu kexu agertu dira baita ere Pasaiako PSE-EEren zinegotziak. Esan dutenez, Pasaiak, Donostian eta aldundian Bilduk agintzen duela baliatu beharko luke mugen aferari konponbidea emateko. Aitzitik, “mugen batzordea hiltzen uzten ari direlako kezka” agertu dute.”Kudeatzea dagokionean Bilduk burua hegalaren azpian gordetzen du, hegazti oso ezagun batek ohitura duen legez”, amaitu du balorazioa Itsasok.