Arraunean ikasteko ikastaroak antolatu ditu Pasai Donibane Koxtapek
Aulki finkoa, mugikorra, ergometroa eta arraunarekin zerikusia duten bestelakoak landuko dituzte 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat antolatu duten ikastaroan. Arraunaren hastapenetarako ontzia erabiliko dute ikastaroan, ALA deritzana, eta Ixkiro ont...
Aulki finkoa, mugikorra, ergometroa eta arraunarekin zerikusia duten bestelakoak landuko dituzte 12 eta 16 urte bitarteko nerabeentzat antolatu duten ikastaroan. Arraunaren hastapenetarako ontzia erabiliko dute ikastaroan, ALA deritzana, eta Ixkiro ontzia aulki mugikorrean hasteko.
Ikastaroak hilaren 25etik uztailaren 6ra bitartean izango dira, eta uztailaren 9tik 20ra bitartean, 10:00etatk 11:30era eta 11:30etik 13:00etara.
Informaziorako telefono zenbakiak, ondokoak: 667 233224, 680736588, 943 52 41 66.