Kantu Poteoa, larunbatean, Portua auzoan
Hondarribiar talde batek Kantu Poteo ekimena antolatu du larunbaterako Portua auzotik zehar. Euskara eta euskal kantuak sustatzeko ekimena da larunbatekoa, herritar orori zabalik dago, eta Azeri elkartearen parean gelditu dira kantuz kalez kale eta tab...
Hondarribiar talde batek Kantu Poteo ekimena antolatu du larunbaterako Portua auzotik zehar. Euskara eta euskal kantuak sustatzeko ekimena da larunbatekoa, herritar orori zabalik dago, eta Azeri elkartearen parean gelditu dira kantuz kalez kale eta tabernaz taberna ibiltzeko, 12:00etan. Kantu Poteoa egingo duten lehenengo aldia izango da larunbatekoa, eta gainera, estreinaldia egingo dute: Don Martin Iturbe Hondarribiko erretore izandakoak 1993an idatzi zuen Arraunlariak! abestia lehen aldiz abestuko dute. Josetxo Silgero irundarrak jarri zion musika kantuari.

