Kantu poteoa egingo dute etzi
Euskal kantu herrikoiak gustuko dituztenentzat kantu poteoa egingo dute etzi. Eguerdiko hamabietan bilduko dira San Pedro kaleko Azeri elkartearen parean. Han kantatzen hasiko dira eta gero kalez kale ibiliko dira. Martin Iturberen Arraunlariak kantua ...
Euskal kantu herrikoiak gustuko dituztenentzat kantu poteoa egingo dute etzi. Eguerdiko hamabietan bilduko dira San Pedro kaleko Azeri elkartearen parean. Han kantatzen hasiko dira eta gero kalez kale ibiliko dira. Martin Iturberen Arraunlariak kantua estreinatuko dute. Parroko ohiak, 1993an idatzi zuen testua eta J. Silguero musikariak lotu zion doinua.