Jaizkibeleko tontorretara bisita gidatua antolatu dute
HONDAE-k, Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak, irteera bat kotxez antolatu du Jaizkibeleko tontorrera. Erromatar garaiko geografia erakutsiko dute eta Saltus Vasconum eremuko xehetasunak azalduko dituzte batez ere. Bisita Mertxe Urteaga arkeologoa...
HONDAE-k, Hondarribiko Ondarearen Aldeko Elkarteak, irteera bat kotxez antolatu du Jaizkibeleko tontorrera. Erromatar garaiko geografia erakutsiko dute eta Saltus Vasconum eremuko xehetasunak azalduko dituzte batez ere.
Bisita Mertxe Urteaga arkeologoak gidatuko du eta goizeko hamarretan bilduko dira bihar, Hondarribiko Zumardian. Prismatikoak eramatea gomendatu dute.